Amaia Apalauza itzultzailea, Arrate Hidalgo, aitzin solasaren egilea eta Iban Zaldua gibelsolasaren egilea izanen dira parte hartzaileak.
Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, euren munduak biziraunen badu. Nora darama itzulbiderik gabeko biolentziaren hautuak?
Ursula K. Le Guin literatura fantastikoak XX. mendeak eman duen idazle nabarmenetarikoa da. Hau da euskarara itzulitako bere lehen liburua.
Maiatzaren 10ean, astelehena, Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztuko dugu. Horretarako, bertan izanen dira, Koro Navarro liburuaren itzultzailea eta Amaia Apalauza aurkezle lanetan. Aurkezpen hau EIZIErekin batera antolatu dugu.
Kondestablearen Jauregian izanen da, arratsaldeko 19etan. Aforo mugatua izanen da, beraz bizkor ibili!
Lagunak eta adiskideak ari zaizkigu proiektura batzen eta elkarrizketaren atal honetan tartetxo bat eskaini nahi diegu. Hilabete honetan Amaia Apaulazari egindako elkarrizketa dakargu. Liburu zoragarrien itzultzaile, euskaltzain urgazle…baina batez ere Karrikiri proiektuaren laguna da. Ongi etorri Amaia!
Zein da zure historia pertsonala euskararekin?
Gurasoak euskaldunak ditut, eta hiru urteetatik aurrera San Fermin ikastolara eraman ninduten.
Gero, Euskal Filologia ikasi nuen, Gasteizen, eta doktore-tesia ere egin nuen, Iñaki Caminorekin, Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkerei buruzkoa. Tesia egin bitartean, bekadun aritu nintzen EHUko Euskara Zerbitzuan, euskarazko hiztegi teknikoak egiten eta testuak zuzentzen eta itzultzen. Ahozko tradizioa ere oso gustukoa nuen, eta Nafarroako zenbait tokitan ibili nintzen ahoz aho transmitituriko jakintza biltzen (Malerrekan, Araitz-Betelun, Imotzen…), zenbait bekari esker. Tesia bukatu ondoren, itzulpengintzaren bidetik segitzea erabaki nuen, eta itzultzaile eta zuzentzaile jardun dut harrezkeroztik.
Duela gutxi egin zara Karrikirin bazkide, zergatik? zer egin nahiko zenuke?
Azken hogei urtean Iruñetik kanpo bizi izan naiz, eta duela urtebete itzuli nintzen. Egin nuen lehenbiziko gauzetako bat Karrikirin bazkidetzea izan zen. Beti izan da txoko kuttuna niretzat, baina, kanpoan bizi nintzenez, ez nuen askorik parte hartzen. Dendara bai, joaten nintzen, baina hortik aurrera deus gutxi. Euskara ardatz duten proiektuak gutxi dira Iruñean, eta uste dut beharrezkoak ditugula. Horregatik bazkidetu nintzen, eta ahal dudan neurrian laguntzen ere saiatzen naiz.
Azkenaldian, euskarazko ekitaldien agenda elikatzen laguntzen aritu naiz, eta kultura-ekitaldiak pentsatzen ere bai.
Oraingoz ezin dugu gauza handirik egin, baina baditugu makina bat ideia!
Dovlatoven, Kaputxinskiren itzultzailea izan zara, nola iristen dira horrelako proiektuak zure eskuetara?
Itzultzailea eta zuzentzailea naiz ogibidez, eta nire lehen literatura-itzulpena EIZIE elkartearen itzulpen-lehiaketari esker egin nuen: Sergei Dovlatoven Maleta. Gero, Katakrakekoek Dovlatoven beste liburu bat itzultzea proposatu zidaten, Filiala, eta hura Aroa Uharterekin batera itzuli nuen. Gerora, beste lan batzuk ere itzuli ditut Katakrakentzat, tartean Kapuścińskiren Kristo fusilarekin, Sonia Kolakzekekin batera, eta beste proiektu batzuk ere iritsi zaizkit, batzuk itzulpen-lehiaketen bitartez eta beste batzuk argitaletxeetatik zuzenean.
Eta nola ekiten diozu, gogotsu, bertigoarekin?
Gogotsu, beti. Literatura itzultzea opari gisa hartzen dut. Itzuli dudan liburu bakoitza ikasbide bat izan da niretzat.
Baduzu eskuartean (publikoki) aipatu daitekeen proiekturik?
Bai. Batetik, Ursula K. Le Guinen liburu bat itzultzen ari naiz, Igela argitaletxerako: The Word for World is Forest. Zientzia-fikzioko lan bat itzultzen dudan lehenbiziko aldia da, eta abentura ederra ari da izaten. Mundu berri bat ari naiz deskubritzen, zirraragarria eta bizitzen ari garen garai aldrebes honetaz gogoeta egiteko eta gauzak beste modu batera ikusteko apropos-aproposa. Bestetik, Balkanetako gerrari buruzko saiakera-lan baten itzulpen bat ere badut eskuartean, Txalaparta argitaletxearekin. Eta, azkenik, poloniar idazle baten eleberri bat ere itzuliko dut datorren urterako, Ignacy Karpowicz-en Sońka, Sonia Kolakzekekin batera. Azken hori Pasazaite argitaletxean.
Literatura eta musika gomendiorik gure irakurleendako?
Azkenaldian gehien hunkitu nauen liburua Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak da, Aroa Uhartek itzuli eta EIZIEren Literatura Unibertsala bilduman argitaratua, eta horixe gomendatuko nuke. Musikari dagokionez, erosi dudan azken diskoa Pettiren Manipulazio estrategiak da; zuzenean ikusteko aukera ere izan nuen, eta ederra iruditu zitzaidan.
Dagoeneko hogeita bost urte pasotxoak dira Jugoslaviako gerra amaitu zela. Europa berriro gerla zelai bilakatu zen, milaka eta milaka hilak, erabateko ankerkeria Europako zibilizazioaren pean. Gerla horretan berriro ikusi genituen emakumeak gerla botin bihurtuta. Zenbatezina da bortxaturik izan zirenak, gehienak Bosniakoak, musulmanak.
Narrazio honetan Slavenka Drakulic-k S izeneko emakumearen testigantza ekartzen digu. Fikzio hau ez da asmatutako historia bat, kontatzen dena zoritxarrez egia da. Historia ez da samurra, alderantziz, oso bortitza eta gordina da.
Emakumeen gorputza guda zelai, emakume gorputzaren suntsiketaren bidez dator mendekua eta balizko garaipena.
Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.