ZERBITZUAK

Gure hirian eta Iruñerrian makina bat jarduera egiten da euskaraz baina, askotan, jendeak ez du jakiten nora jo horien gaineko informazioa jasotzera.

Horregatik, Karrikirik “SOS EUSKARAZ, EUSKARAREN INFORMAZIO BULEGOA” zerbitzua eskaintzen du, informazioa nahi duten pertsonentzako topalekua eskainiz. Zatoz, eta galdetu. Lagunduko dizugu.

Gainera, jarduera askoren sarrerak eta berri zehatzak banatzen dira: bertso saioak, antzerki emanaldiak…

Xabier karrikaren 4. zenbakian. Telefonoa: 948 225 845. Emaila: bulegoa@karrikiri.eus

Karrikiriko lan poltsa

LAN POLTSA

Lan bila eta lana eskaintzen dutenen artean zubi lana egiteko asmoa duen zerbitzua da.

Itzulpengintza-zerbitzua

ITZULPENAK

Euskarazko itzulpenak (gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara) eta zuzenketak egiten ditugu. 

Karrikiriko pisukideak

PISUKIDEAK

Pisukideak bilatzen ari baldin bazara edo pisua alokatu nahi baldin baduzu eman zure datuak.

Merkataritzan euskaraz

MERKATARITZAN EUSKARAZ

Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da.

Irakurzaletasuna

IRAKURZALETASUNA IKASTETXEETAN

Iruñerriko D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan irakurketa bultzatzeko kanpaina. 

Karrika aldizkaria

KARRIKA ALDIZKARIA

Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena.

Euskal agenda

EUSKAL AGENDA

Iruñerriko euskarazko ekitaldiak