KARRIKIRI EUSKAL DENDA ETA ONLINE DENDA

Xabier karrikako euskal dendako hainbat eta hainbat produktu topatuko dituzue: literatura (narratiba, saiakera, poesia, antzerkia), haur eta gazte liburuak, diskoak, euskara ikasleentzako ikasmateriala (hiztegiak, euskara ikasteko metodoak, ariketak…), DVDak, osagarriak e.a.

Munduaren edozein txokotan zaudela ere, Karrikiri online Dendan zure erosketak egiteko erraztasun guztiak eta segurtasun osoa izanen dituzu!

Xabier karrikako euskal denda

XABIER KARRIKAKO EUSKAL DENDA

2002. urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago dena: Karrikiri Euskal Denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.

Helburu horiek lortzeko Karrikiri Euskal Dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.

Hasierako kokagunea Donibane auzoko Martin Azpilikueta karrikan egon baldin bazen, 2005eko ekainaz geroztik Xabier Jaitsierako 4. zenbakian dago Karrikiri Euskal Denda. Hurbildu nahi duzunean. Zain gaituzu!!

Liburuak

Karrikiri elkartean arreta berezia eskaini diogu beti euskal sortzaileen lanei eta hori dela eta, liburuen atalean, urtero karrikaratzen direnen aukeraketa bat aurkituko duzu; nobedadeak, hizkuntzarekin zerikusia dutenak eta euskara eta kirola gaia jorratzen duten liburu fitxa bereziak.

Dena dela, horien guztien artean zure gustukoa aurkituko ez bazenu, esaguzu zeinen bila zabiltzan eta lehenbailehen eskuratzen saiatuko gara.

Musika

Euskal musikarien lanentzat ere txoko berezia gordetzen dugu gurean; azken nobedadeak eta gure aukera kuttunenak agertzeko.
Horien artean bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, esaguzu eta ahal bezain fite eskuratzen saiatuko gara.

Opariak

Lagun, senitarteko edo ezezagun bati oparia erosi eta idei faltan baldin bazaude begirada emaiozu honako zerrendari. Adin, gustu eta poltsiko guztientzako opariak ditugu: bitxiak (zintzilikarioak, belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak) txapak, giltzatakoak, euskal erlojuak, esku pilotak, egutegiak, portaerretratuak, zeramikazko irudiak, txotxongiloak, intsentsua, katiluak, kandelak, zeramikazko platerak eta lorontziak, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, egurrezko kaxak, afixak…

Kaleko jantziak

Karrikan ikusten ahal den modari heldu nahi badiozu, hurbildu gurera eta kolore, neurri eta poltsiko guztientzako arropak aurkituko dituzu, neska, mutil zein haurrentzat aproposak. Kot, Arkawool, Ardi Latxa, Ttilika,  etxeen jantzirik berrienak aurkituko dituzu. Urteko sasoi guztietarako produktu aunitz: kamisetak, jertseak, kirol jertseak, zirak, itsas estiloko berokiak, galtzak, gonak, soinekoak, ea. Eta horiekin ezin hobeki konbinatzeko osagarriak: zapiak, lepokoak, zorroak, e.a.

Eta Sanferminetan giroan bete betean murgiltzeko arropa ere badugu: elastikoak eta galtza zuriak, zapi eta gerriko gorriak eta blusoi beltzak.

Euskal jantziak

Olentzero egunean ez ezik, jai berezietan ere gure arbasoen modura janzteko aukera eskaintzen dugu:

  • Urte osoan zehar eskaintza zabala
  • Jantzi osoa edo atalez atal osatzen joateko
  • Osagarri guztiak ditugu (zapiak, mantalak, alkandorak, azpiko gonak, blusoiak, artilezko xalak, txapelak, abarkak, galtzerdiak, gerrikoak, e.a.)
  • Neurri guztiak: 0tik 50era bitarte, neska zein mutilentzat.
  • Eta enkarguz euskal txaketak egiten ditugu: neurrira eta eskuz eginikoak.

2018an egin genuen promozio bideoa:

2019an egindakoa:

Haurrentzako txokoa

Etxeko txikienentzat txoko apartekoa prestatu dugu liburu, disko, DVD, jostailu, CD-Rom eta Pirritx eta Porrotx pailazoen lan guztiekin. Espresuki haiei zuzendutako materiala ikastolaz kanpo euskaraz bizi eta gozatu ahal izateko.

Dantza taldeak

Euskal taldeentzat edo gure herriko dantza mundua maite duen jendearentzat material berezia biltzen saiatu gara liburu eta musika arloan.

Eta horretaz gain, jakina, mota guztietako euskal jantziak salgai ditugu. Enkarguz egiteko aukera dago eta taldeentzako aurrekontu bereziak prestatzen ditugu. Emaiozue begirada gure eskaintzari, hurbildu lasai Xabier karrikako 4. zenbakira edo jarri gurekin harremanetan edozein zalantza argitu nahi izanez gero.