IRAKURZALETASUNA IKASTETXEETAN
Iruñerriko D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan irakurketa bultzatzeko kanpaina egiten dugu. Ikastetxeei kalitatezko haur liburuak proposatzen zaizkie zikloz ziklo mailatuak eta geroz eta gehiago dira kanpaina honetara batzen diren ikastetxeak.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako gomendio literarioak aurkeztera gatozkizu. Horretarako, gure gomendioak biltzen dituzten hainbat zerrenda osatu ditugu. Ikasleen irakurmen gaitasuna garatzeko aproposak diren liburuak bildu ditugu eta, beraz, heziketa literariolinguistikoaren garrantziaz jabe den irakasle ororentzat baliagarri izanen delakoan gaude. Heziketan parte hartzen duzuen guztiok irakurzaletasunaz goza dezazuen nahi dugu, gure ustez ezin baita irakurtzeko ohitura elikatu gabe utzi. Horrela, gure gomendio literarioek irakurmen gaitasuna garatzea eta sendotzea dute helburu. Izan ere, Karrikiri elkartetik hizkuntzaren eta literaturaren ikaskuntza sustatzeko baliabide desberdinak eskaintzen ditugu.
Kalitatezko haur liburuak proposatzen zaizkizue, zikloz ziklo mailakatuak; eta, gure esperientzia oinarri, honakoak hartu ditugu kontuan zerrenda osatzerakoan: Galtzagorri Elkartearen “Ezinbesteko” liburuak, HUHEZIk osatutako “Oso gomendagarriak” eta “Zerrenda berezia” zerrendak, eta EIBZren Kanon literarioa. Halaber, hezkuntzan diharduten hainbat irakasle eta familien irizpideak aintzat hartu ditugu. Azken horien iritziak eta Iruñeko Xabier karrikako euskal dendan egiten zaien jarraipena kontutan hartu ditugu zenbait izenburu azpimarratzeko eta zerrenda osatu ditugu.
Lehenengo aurkezten dizueguna zerrenda orokorra da. Bertan, gai desberdinak jorratzen dituzten liburuak mailaka sailkatuta aurki ditzakezue. Hurrengo hilabeteetan beste bi zerrenda aurkeztuko dizkizuegu: alde batetik klasikoen zerrenda, solasaldi edo tertulia dialogikoak ikasgelan aurrera eramateko liburu egokiak eta azkenik, bizikidetza eta heziketa afektibo sexuala lantzeko izenburu gomendagarriena.
Zerrendetan, agortuta edo deskatalogatuta dagoen libururik ez duzue aurkituko, salgarriak direnak baino ez. Beti bezala, Karrikirin prest gaude behar duzuen informazio gehigarria emateko; eta, noski, libururen bat nahi izanez gero, dendara etor zaitezkete edo zuen eskolara hurbil gaitezke.
Aholku literarioak
Haur eta Lehen Hezkuntzarako
Kalitatezko haur liburuak proposatzen zaizkizue, zikloz ziklo mailakatuak; eta, gure esperientzia oinarri, honakoak hartu ditugu kontuan zerrenda osatzerakoan: Galtzagorri Elkartearen “Ezinbesteko” liburuak, HUHEZIk osatutako “Oso gomendagarriak” eta “Zerrenda berezia” zerrendak, eta EIBZren Kanon literarioa. Halaber, hezkuntzan diharduten hainbat irakasle eta familien irizpideak aintzat hartu ditugu. Azken horien iritziak eta Iruñeko Xabier karrikako euskal dendan egiten zaien jarraipena kontutan hartu ditugu zenbait izenburu azpimarratzeko eta zerrenda osatu ditugu.
Aholku literarioak
Haur eta Lehen Hezkuntzarako
Heziketa afektibo sexuala
Liburu aholku zerrenda hau osatzerako garaian hainbat, irakasle, irakurle, guraso naiz sexologoren irizpidea aintzat hartu dugu. Horretarako mezu estereotipatuetatik hurrentzen diren liburuetan jarri dugu arreta, genero berdintasunean hezteko baliagarriak diren liburuak aztertuz eta hautatuz. “Parekidetasunean eta diskriminaziorik gabe biziko garen jendartea lortu nahi badugu eta harreman komunikatzaile, atsegin, berdintasunezko, arduratsu eta askeak lortu nahi baditugu, haurrei kalitatezko heziketa afektibo sexuala eskaintzea ezinbestekoa da”. Helburu hori lortzeko bidean lagungarri izango zaizue hemen aurkezten den zerrenda. Eskoletan gaia lantzeko aukerak nahiz ateak irekiko dizkizuen istorioak biltzen dira hemen. SKOLAE programaren partaide zareten guztiontzat ere baliagarria izango delakoan gaude. Irakurtzeko zaletasuna eta gaitasuna elikatzen eta sustatzen jarraitu nahi dugu irakurketak duen gaitasun eraldatzailea aldarrikatuz. Beste behin ere irakurtzen ditugun edukietan arretaz jarriz; heziketa afektibo sexualean.
Aholku literarioak
Haur eta Lehen Hezkuntzarako
KLASIKOAK
Aholku honetan Klasiko Unibertsalak eta Euskal Klasikoak bereizi dizkizuegu, adin tarteetan mailakatuta. Hala ere, zerrenda honek edozein irakurleri balio diezaioke klasikoengana hurbiltzeko eta horiek ezagutzeko, edozein dela ere bere adina. Zuetako askok egindako eskaera kontuan hartu dugu, eta horregatik solasaldi dialogiko literarioen teknika lantzeko ezinbesteko klasikoak aurkituko dituzue; testu klasikoen mezuek balore unibertsalak lantzeko aukera aparta ematen dute eta, gainera, norberaren interpretazioak modelatzeko estrategiak garatzeko ezinbesteko lanak dira. Izan ere, besteak beste, klasikoak denboran zehar iraun duten obra literarioak dira, irakurle belaunaldi askok irakurri dituzten testuak, batzuk orain dela hiru mende idatziak, itzulpengintzari esker geureganaino iritsi direnak.