Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Solà)

Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Solà)

Emakumeak kantatu eta mendiak dantzan hasten dira. Eleberri honetan, emakumeen eta naturaren bihotz taupadak entzuten dira, biak baitira istorio honen protagonistak.

Orri hauetan agertuko zaizkigu amodio kontuak, gerla zibileko oroitzapenak, eguneroko bizipozak eta zailtasunak; eta natura nonahi, errekak, oinaztarriak, ur-jauziak, haizea, mendiak, hartzak, txakurrak, erbiak eta basurdeak.…

Indarkeriaz (Hannah Arendt)

Indarkeriaz (Hannah Arendt)

Hannah Arendt XX. mendeko filosofo eta politika pentsalari handienetariko bat zen. Judutar izanik
nazismoaren jazarpena pairatu zuen, Alemaniatik ihes egin behar izan zuen A.E.B.etan aterpe hartzeko eta han geratu zen aurrerantzean.

Lan hau argitaratu zenean, 1970an, Vietnamgo gerla puri-purian zegoen eta indarkeriaren inguruko eztabaidak oso sutsuak ziren, bai alde, bai aurka aldean zeuden pertsonen artean.…

Ez dakit zertaz ari zaren (Ana Malagon)

Ez dakit zertaz ari zaren (Ana Malagon)

Ana Malagonek idatzitako hirugarren narrazio liburua dugu hau, eta tituluak esaten duenaren kontra, biziki ongi daki zertaz ari den. Bizitzak gorputzean utzitako orbanez solas egiten digu, dibortzioaren amorruaz, maitatzen dugun pertsonaren galerak dakarkigun minaz, gaitzak eragindako ezinegonaz.

Gizarte-arazoei ere ez die iskin egiten: lan prekarioak edo hipoteka ordaintzeko zailtasunak ere badute beren lekutxoa narrazioetan.…

Nirliit (Juliana Léveille-Trudel / Aiora Jaka (Itzul.))

Nirliit (Juliana Léveille-Trudel / Aiora Jaka (Itzul.))

Eva, Salluit Inuit herrixka bateko neska gaztea, desagertu da, eta inork ez daki zer gertatu zaion: hartz zuri batek hil , izotz polarrak irentsi, badian ito edo besterik gabe bere buruaz beste egin al du?

Quebecetik urtero legez gizarte-lana egitera joaten den Evaren lagunak, ahots narratzaileak, ezin du onartu desagerpena.…

Zeruko belardiak (John Steinbeck)

Zeruko belardiak (John Steinbeck)

Zeruko belardiak - John Steinbeck - Urrezko Biblioteka - Karrikiri Euskal Denda

Kaliforniako estatuan badago aran bat, bere edertasun eta emankortasunagatik “Zeruko belardiak” izenarekin ezagutzen dutena. Han girotu zuen Jhon Steinbeck-ek hamabi kapituluz osatutako istorioa.

Kapituluak independenteak dira, baina aldi berean istorio poliedriko bat osatzen dute. Zeruko belardietan ere bizitza borroka da, gorabeheraz betea; ez da infernua, baina purgatoriotik ez dabil oso urrun.…

Jende likidoa (Nerea Arrien)

Jende likidoa (Nerea Arrien)

Jende likidoa - Nerea Arrien - Erein argitaletxea - Karrikiri Euskal Denda

Ematen du, Zygmunt Bauman filosofo judutarrak esaten zuen bezala, modernitate likido batean bizi garela. Saiatzen gara eskuekin denbora harrapatzen, baina hatzen artean galtzen dugu.

Gure bizitza likidoa da: ezerezaren sentsazioaren menpe bizi gara, irudiaren tiraniari ezin aurre eginik, bakardadez bustita. “Jende likidoa” narrazio bilduma da, baina nobela bezala irakur daiteke.…