Oihan hitzean mundua liburuaren aurkezpena:

  • Irailaren 9an
  • 19:30ean, Karrikiri Elkartean
  •  Amaia Apalauza itzultzailea, Arrate Hidalgo, aitzin solasaren egilea eta Iban Zaldua gibelsolasaren egilea izanen dira parte hartzaileak.

Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, euren munduak biziraunen badu. Nora darama itzulbiderik gabeko biolentziaren hautuak?

Ursula K. Le Guin literatura fantastikoak XX. mendeak eman duen idazle nabarmenetarikoa da. Hau da euskarara itzulitako bere lehen liburua.

Hemen erosi.