Emadan izenpean argitaratu du musikari Irundarrak bere hirugarren lana (Eneritz Furyak, 2017 eta Zaldi Zuria/Maskara, 2018). Bere burua popetik hurbil kokatzen du, nahiz eta folka eta punka osagai ezinbestekoak iruditzen zaizkion artistaren sormenerako (post-folkari ere erreferentzia egiten dio).
Bildumak 10 abesti elkartzen ditu, CD eta binilo formatuan. Emadanek jasotzen duen kontzeptua honako hau da: bi bide besterik ez eskeintzen dizkigun munduan bizitzea, ezarritako bidea jarraitu galdera askorik egin gabe, sufrimendua ekidinez, edo ez konformatu edo moldearekin bat ez etorri eta sufrimendu handiagoa jasan. Jada 5 urte pasa dira Eneritz Furyaken bidea hasi zenetik (10 Kasernarat taldearekin hasi zenetik).
Grabaketa eta kanten sortze prozesua osoatasunean Eneritzek egin du, nahiz eta nahasketa Mono Irazirekin batera egin duen (masterizazioa ere azken honek gauzatu du).
May Ayimen poesiari aitortu behar zaio zauriak sendatzeko duen dohaina. 1960an jaio zen Hanburgon; ama alemaniarra zuen, eta aita ghanatarra. Familia zuri batek adoptatu eta hezi zuen. Amak ez zuen sekula interesik izan bere alaba ezagutzeko, baina aitak, ordea, maiz bisitatu zuen.
Gaztaroan, kultura afro-alemanarekiko jakinmina piztu zitzaion, eta hori bilakatu zen bere poesiaren ardatz nagusietako bat. Errefuxiatuak, juduak eta beltzak Alemaniaren bateratze prozesutik baztertuak izateagatik, arrazismo zuria eta gizartearen hipokresia salatzen du.
Poesia diskurtsiboa da hein batean, baina aldi berean erritmikoa, zehatza; batzuetan olerki laburrak dira, ale aforismo borobilak izanik.
Garazi Ugalderi eskertu behar diogu erabat ezezaguna izan den poeta afro-alemaniarra euskal literaturara ekartzeagatik.
Esango nuke Imanol Lazkano bertsolariari entzun izan diodala behin baino gehiagotan: «Bertsolariak euskara batua erabiltzen zian, euskara batua sortu aurretik ere. Ez azkarra zelako, beharrak erakutsita baizik. Nora zihoan, hango entzuleek ulertzeko moduko euskara egiten ahalegintzen huen, noski».
Ez dakit nori zor diogun euskara bildua-ren kontzeptua, baina nik estreinakoz Joxe Azurmendiri entzun nion. Belarriak tente-tente eginda batean eta bestean ibili, begiak zabal-zabal eginda lehengo eta oraingo irakurri, eta hiztun bakoitzak sortzen duen hori da euskara bildua. Azken batean, hiztun bakoitza gara gure hizkeraren sortzaile. Eta sortzaileak izan behar du bele eta belaki. Bele, besteek utzitako zatiak mokoratzeko; belaki, besteen isuria xurgatu eta bere egiteko.
Horregatik amorrarazten nau, ez dagokion lekuan, etxeko sukaldeko euskara egiten tematzen den hark. Izan daiteke jatortasun oker ulertua; izan daiteke begi-belarriak erabiltzeko alferkeria, harat-honako ibili faltarik ez du gaur egun jendeak eta; senik eza izan daiteke; edo irakaskuntza arautuak dakarren ororen aurkako erreakzio tentela. Ez dakit… Baina horrelakoei esango nieke: «Hala dagokionean, euskara batua ez bada ere euskara bildua erabil ezazu, mesedez».
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.