icon_standard   Emadan (Eneritz Furyak)

Emadan izenpean argitaratu du musikari Irundarrak bere hirugarren lana (Eneritz Furyak, 2017 eta Zaldi Zuria/Maskara, 2018). Bere burua popetik hurbil kokatzen du, nahiz eta folka eta punka osagai ezinbestekoak iruditzen zaizkion artistaren sormenerako (post-folkari ere erreferentzia egiten dio).

Bildumak 10 abesti elkartzen ditu, CD eta binilo formatuan.…

icon_standard   Esku hutsik (Don Inorrez)

Plazaratu berri da Don Inorrez taldearen bigarren lan luzea: Esku Hutsik. Power-pop estiloaren inguruan dabiltzan hamar abesti biltzen ditu disko honek. Bai hitzen aldetik eta bai musikaren aldetik, aurreko diskoaren (Mugiro bila, 2018) ildoa jarraitu dute.

Abesti batzuk letra pertsonalagoetara jotzen dute, beste batzuetan berriz onartu dute ironiara eta autoparodiara jo dutela, Barre ala negar abestian adibidez: “Arruntegia top zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko.”…

icon_standard   Beltxarga Beltza (Ibil Bedi)

Ibil Bedi talde nafarrak kaleratu berri du bigarren diskoa: Beltxarga Beltza. Nahiz eta Berandu baina garaiz diskoan eta Bide Zuzena single bikoitzean hartu zuten bidea ez duten utzi, esan daiteke hamaika kanta biltzen dituen disko honetan estilo propiotik atera gabe, musikaren aukera berriak probatu dituztela: ahotsa desitxuratzen duten efektuetatik biolinaren armonikoen erabileraraino.…