LIBURUAREN OLATUA

Liburuen uhinek alaituko dizkigute gure datozen eguna, liburu interesgarri batzuen aurkezpenak antolatu ditugu:

Apirilaren 26an, astelehena, Garen hori aurkeztera hurbilduko zaigu Ana Urkiza egilea. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da gaur egun Ana Urkiza, aurkezle lanetan Iker Tubia arituko da.

Maiatzaren 6an, osteguna, Iruñeko udalaren Egile Berriendako Literatur Lehiaketako irabazleen lanak biltzen dituen liburua aurkeztuko dugu. Bertan parte hartuko dute lehiaketaren irabazleek: Julio Sotok, Saioa Alkaizak eta Sarai Roblesek, aurkezpen lanak Uxue Reyk eginen ditu.

Maiatzaren 10ean, astelehena, Ernest Hemingwayren Fiesta Eguzkia jaikitzen da liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztuko dugu. Horretarako, bertan izanen dira, Koro Navarro liburuaren itzultzailea eta Amaia Apalauza aurkezle lanetan. Aurkezpen hau EIZIErekin batera antolatu dugu.

Hitzordu guztiak Kondestablearen Jauregian izanen dira, arratsaldeko 19etan. Aforo mugatua izanen da, beraz bizkor ibili!

XII. Irakurri, gozatu eta oparitu

XII. Irakurri, gozatu eta oparitu

Kartela

 

 

 

Euskaltzaleen Topaguneak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren  edizio berri bat jarriko du martxan, hamabigarrena, eta aurten ere Karrikirik parte hartu du beste hainbat elkarte, Udal liburutegi eta liburu dendekin batera.

Maiatzaren 31ra arte eskainiko da liburutegietan kanpaina honetan parte hartzeko aukera. Liburu dendetan, ordea, ekainaren 10a arte iraunen du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duen bezala, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

1) Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

2) Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

3) Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu  %35 merkeago erosteko  aukera  emango dizu.

Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.

Oharra 1: Txeke bat liburu bakoitzeko

Oharra 2: Erosketa txekeekin ezin izanen da gramatika libururik, hiztegirik, entziklopediarik edo eskolako libururik erosi.

Amaia Kowasch sareak ehotzen 221. Karrikan

Amaia Kowasch sareak ehotzen 221. Karrikan

Amaia Kowasch-argazkia

 

 

«Sareak ehotzen» liburuaren egile den Amaia Kowasch dugu hilabete honetako elkarrizketatua. Ezkabamendiko presoei janaria eramaten zieten emakumeen inguruan ikertzen luze aritu ondotik, hementxe dugu egilea emaitzaz hizketan.

 – Zerk piztu zizun Ezkabamendiko gotorlekura janaria eramatera zihoazen emakumeei buruzko interesa?

Nire amonaren historia beti buruan izan dut (liburuan agertzen da Carmen Fleta) eta ikusita omenaldi guztiak eta ikerketa gehienak gizonei zuzendutak zeudela, ikerketa proposamen hau egin nuen unibertsitate publikoan genero titulo bat ikasten nengoela. Poliki-poliki, sei urte ta gero ikerketa lan bihurtu da.

 – Zer motatako emakumeak ziren? Ba al zuten ezaugarri komunik?

Presoei laguntzeko sareak ehundu eta elkarrekin antolatu ziren emakumeei eskeinia dago liburua, emakume guztiak ezberdinak dira, historia ezberdina daukate eta Ezkabara igotzeko baldintzak ezberdinak ziren baita ere. Emakume horiek, izan ere, dela beren ideologia eta elkartasunagatik dela ahaidetasunezko loturengatik, eginahalak egin zituzten preso horien Fuerteko egonaldia jasangarriagoa izan zedin.

Emakume horiek guztiak Asturiasen 1934koaren ondoren izan zen errepresioa ikusirik eta ondoren kolpe militarraren ondotik izan zena ere ikusita, San Kristobalgo presoei lagundu eta elkartasuna agertzeko mobilizatu ziren.

 – Janaria eramaterakoan ezagutzen zuten elkar ala aldez aurretik ziren ezagunak eta elkarrekin hartu zuten janaria eramateko erabakia?

Bi kasu ezberdin dira. Alde batetik presoen senideak, estatuko puntu ezberdinetatik etortzen ziren beren senide presoen ondoan egoteko, bisitatzeko, janaria ekartzeko… eta beste aldetik, Iruñeko emakumeak daude. Emakume solidario eta militanteak, gehienak ideologia ezberdinetatik antolatu ziren presoei laguntzeko: sozialistak, komunistak, anarkistak eta emakume abertzaleen batzakoak.

  – Zein izan da liburu hau egitea okurritu zitzaizunetik argitaratu arteko prozesuan bizi izan duzun momenturik bereziena?

Sei urte hauetan bizi izan ditudan momentu guztiak bereziak izan dira, emakume hauen senide bakoitzarekin erlazio ezberdinak sortu ditut, baina egia da Petra Irigoienekin, 107 urteko emakume abertzaleko kide zena, harreman berezia daukat gaur egun.

Argazkia: Diario de Noticias

 

Katakraken “Filiala” liburuaren aurkezpena, Karrikirin

Katakraken “Filiala” liburuaren aurkezpena, Karrikirin

n2_filiala

 

Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.

Iturria: Katakrak.net

Hurrengo egunetarako agenda

Hurrengo egunetarako agenda

Bargiestaliaai, azaroko agenda bete betea dugu!!

III Haur eta Gazte literatura hamabostaldiaz aparte, beste gauza batzuk prestatu ditugu… segi irakurtzen:

Azaroaren 11n, larunbatean, Julen Garatek “Argi estalia” liburua aurkeztuko du, eguerdiko 12:00etan. Hemen ikus dezakezu Eitbko Ahoz aho programan egindako elkarrizketa.

16an, asteazkenarekin, Asisko Urmeneta komikiegileak bere azken lana “EuSKLABO ALAIAK” aurkeztuko digu.  Aurkezpena arratsaldeko 19:30ean da. eusklabo-alaiak-komikia 23an, ostegunarekin, Dani Martirena eta Ana Ibañezekin “Jonek Jone izan nahi du” liburua aurkeztuko digute. “Hankaz gora du amak mundua” lanarekin ezagutu genituen, eta orain, liburu ezberdin honekin euskal dendara hurbilduko dira.  Arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin.

jonek jon izan nahi du