Zer dugu asteburu honetan?

Zer dugu asteburu honetan?

AEKarpa

Astebururako planik bai?

Alde batetik, AEKtik AEKarpa antolatu dute Kostalapean (Biurdana Institutuaren ondoan). Goizeko 10.30etatik aurrera dantzak, haurrentzako txokoa, kantuz, mintzodromoa, mus txapelketa, bazkaria eta kontzertuak.

Bestetik, 12.00etan Alde Zaharreko karriketatik Iruñean Kantuz, Planetarioan haurrendako pelikula, Udaletxe plazan antzerkia, eta Sanduzelaiko Civivoxean, txontxongiloak.

Eta asteburua bukatzeko Herri Urrats edo txontxongiloak Barañainen.

Iruñerrian eginen diren euskarazko ekitaldiak, tailerrak, hitzaldiak, e.a ezagutzen badituzu jar zaitez gurekin harremanetan eta gure euskal agendan sartuko ditugu.

Iturria: Karrikiriko agenda

 

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

“Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia Jon Alonsoren eskutik

jon alonso

Bihar, apirilak 27, arratsaldeko 19.30ean Jon Alonso idazleak Civivox Kondestablen “Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia emanen du (Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa antolaturik)

Hitzaldiaren sintesia: “Askotan uste dugu literatura gure ohiko bizitzetatik kanpo dagoen zerbait dela, ez duela balio praktikorik eguneroko bizimoduan edo bateraezina dela hiriaren martxarekin. Hitzaldi honetan hiri-inguruko monumentu esanguratsu batzuetan hainbat esku-hartze birtual burutuko ditugu, ideia oker hori deuseztatzeko”.

Eta ostiralean,  goizeko 9.00etatik aurrera, Biurdana Institutuko XVII Irakurketa Publikoa izanen da, Jon Alonsorekin.

Ekitaldi, tailer, hitzaldi, irakurle taldeak, kontzertuak eta gauza gehiago gure #Euskalagendan.
Heldu dena euskal agendan, hemen

Heldu dena euskal agendan, hemen

Euskal agendari kasu eginez, eta aurreko postean aipatu genuen bezala, Karrikadantza saioa larunbatean arratsaldeko 18.30ean izanen  dugu. Ea eguraldia gure alde dagoen honako honetan ere!!

topaberri66_karAgenda jarraikiz, heldu den asterako iazko udazkenean aurkeztutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentuaren inguruan mahai ingurua izanen dugu. Partaideak Iñaki Martinez de Luna (Hizlaria) eta Aitor Etxarte (elkarrizketatzailea) izanen dira. Katakrakeko aretoan, arratsaldeko 19.00etarako antolatua dago.

“Berrikasi eta berrikusi” dokumentua Kike Amonarriz, Julen Arexolaleiba, Xabier Erize, Mikel Irizar, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasuaren artean eraiki zuten.

Euskararen errepasoa eta errepaso-irakurketa horretatik etorkizuna ondorioztatzea da helburua. Ziur gaude zuen interesekoa izanen dela!

Baina, agenda ez da honekin bukatzen: Bertsoaroa, ipuin kontalariak, Berriozarren antolatutako TELP tailerrak, e.a dena gure euskal agendan.

 

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Mintzakide_logoa handia

 

Slogan honekin aurkeztu zen orain dela gutxi aurtengo Mintzakide programa.

Programa honen bidez, astean ordubetez euskaraz hitz egin eta hizkuntzan jariotasuna hartzea da helburua. Praktika behar duenari laguntza eta erraztasunak ematen dira. Dagoeneko izena emateko epea irekia dago eta 25an bukatzen da.

 

Zure esku dago euskara praktikatzea!! Izena emateko orriak Karrikirin eskura ditzakezu edo hemen sakatuz.

Eta aste honetarako badira hainbat gauza gure euskal agendan. Alde batetik, tailerrak, herri kirolak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Bestetik, KARRIKADANTZA! Bai, hirugarren larunbata hemen da eta beti bezala, Karrikadantza dator Iruñeko San Nikolas plaza girotzera.

Hitzordua, arratsaldeko 18.00etan