2015-2016ko Mintzakide programan izena emateko epea irekita dago jada! Urriaren 25era arte zure izena eman dezakezu bai esteka honen bidez, baita gure dendan ditugun orrien bidez ere.
.
Urteak daramatzagu programa honekin eta geroz eta gehiago dira izena ematen dutenak, baina badaezpada ere, hemen uzten dizugu informazio guztia:
Zurekin hitz egin nahi dut.
Zer da mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko …
Nola hitz egingo dugu? Astean behin: ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean … Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…
Parte hartzeko baldintza: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Ez zaitez lotsatu eta aprobetxatu jende berria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko aukera!!