Bihar, apirilak 27, arratsaldeko 19.30ean Jon Alonso idazleak Civivox Kondestablen “Literatura, hiria eta hiritarrak” hitzaldia emanen du (Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa antolaturik)
Hitzaldiaren sintesia: “Askotan uste dugu literatura gure ohiko bizitzetatik kanpo dagoen zerbait dela, ez duela balio praktikorik eguneroko bizimoduan edo bateraezina dela hiriaren martxarekin. Hitzaldi honetan hiri-inguruko monumentu esanguratsu batzuetan hainbat esku-hartze birtual burutuko ditugu, ideia oker hori deuseztatzeko”.
Eta ostiralean, goizeko 9.00etatik aurrera, Biurdana Institutuko XVII Irakurketa Publikoa izanen da, Jon Alonsorekin.
Ekitaldi, tailer, hitzaldi, irakurle taldeak, kontzertuak eta gauza gehiago gure #Euskalagendan.