


KARRIKIRI: 25 URTE IRUÑEKO EUSKALDUNEN ARTEKO SAREA EHUNTZEN
1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu egun. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute biharko, Iruñeko Kondestablearen jauregian.
Amaren Alabak taldeak Iruñean eginen duen lehendabiziko kontzertuarekin amaituko da, bihar, Karrikirik bere 25. urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua.…

Asteartean Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizuna antolatu genuen Laban
✨Mila esker atzo Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizunera gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Joseba Sarrionandia entzutea eta @inesosinaga -ren ahotsa hain gertutik sentizea.💫
Ta mila esker @labasarea -ri egindako elkarlanarengatik💗…

Atzo IZAN ALA EZ IZEN? EUSKAL HERRIAREN IRUDIKAPENA EUSKAL HEDABIDEETAN liburuaren aurkezpen izan genuen Laban

Nomadak Gaitun! Azokan egon ginen larunbatean

EGILE BERRIENDAKO LITERATUR LEHIAKETA 2021 liburuaren aurkezpena izan genuen asteartean
Mila esker asteartean EGILE BERRIENDAKO LITERATUR LEHIAKETA 2021 liburuaren aurkezpenera gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Iosune de Goñiki eta Saioa Alkaizak egindako ekarpenak entzutea eta mila esker Lohizune Amatriaren aurkezpen lan ederrarengatik .
Emakume zoragarriak…