ZETAK taldearen bigarren proiektua. Disko honen eragile garrantzitsu bat pandemia izan dela diote, izan ere, diskoari izena ematen dion kanta apirilean argitaratu zuten. Aurrerago “Hegan” kanta atera zen eta azaroan Oques Grasses taldea kataluniarrarekin batera aurkeztu zuten “Hitzeman” abestia.
Orain, urte berriari hasiera emateko, sei kantuk osatzen duten diskoaz gain, “Akelarretan” kantaren bideoklipa ere atera dute. Kanta hauetan pasa den urtean arruntak izan diren hausnarketen inguruan hitz egiten da, izan ere taldea nahiko positibo azaltzen da etorkizunari begira, uste baitu pandemiari esker ikasitakoa betirako izango dugula gure artean.
Disko honek erritmo freskoak, soinu elektroniko eta abangoardistak, izaera intimo eta hurbilekoekin nahasten ditu, emaitza melodia itsaskorrez beteriko lana izanik. Vendetta taldeko abeslari-ohi den Pello Reparaz da proiektuaren buru, nahiz eta aitortu duen disko hau guztiona dela, bertan modu askotako kolaborazio ugari izan direlako. ZETAK lan taldea honako hauek osatzen dute: Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu, Iratxe Reparaz, Joseba Razquin, Pau Vargas eta Artzai Iraurgi.
Diskoa Oso Polita eta Panda Artists Managementekin argitaratu dute. Azalaren diseinua Iratxe Reparazek eta argazkilaritzaren ardura Luis Vidalek izan du.
Olga Tokarczuk idazle poloniarra da, 2018ko literatura Nobel sariduna. Horrez gain, kultur ekintzailea eta ekologiaren aldeko aktibista da. Bi ezaugarri horiek ongi islatzen dira bere nobela honetan.
Txekiarekin muga egiten duen Poloniako lautada batean adineko emakume bat bizi da, Janina Duszeko, William Blakeren poemak irakurtzen, umeei ingelerazko klaseak ematen eta auzokideen etxeak zaintzen. Bat-batean hainbat ehiztari hilda agertzen dira, asasinaturik omen. Horrela hasten da kutsu fantastiko nabarmena duen nobela hau.
Pertsonaia nagusiak xelebreak eta bitxiak dira, gizarteak begi onez ikusten ez dituenetarikoak, eta ez dira oso ongi moldatzen gainontzekoekin. Aipatzekoa da bi itzultzaileen lana, bikain asmatu baitute istorioak duen giro fantastikoa euskarara ekartzen.
Urte berria abiatu eta dagoeneko lehenengo hilabetea jan diogu urteari. Iruñeko neguan komeni da arkupetik ibiltzea, bertan hotzaren eta euriaren kontrako babesa bilatzeko. Baina negua ez da betirako, eta goiz edo berandu loratuko dira primaderako liliak.
Gu hurrengoa prestatzen ari gara dagoeneko. Eguneroko martxari eutsiz beti ere, aurrerago fruituak emango dituen haziak ereiten eta zaintzen gabiltza burubelarri. Ilusionaturik gaude, zerbait polita datorrela iruditzen zaigu.
Laister izanen duzue horren berri. Glamour gutxiagoko gaia da, baina etxe barruan garrantzi handikoa: urte berriarekin fakturazio programa berria martxan dugu jada. Aspalditik genuen aldatzeko asmoa eta orain ari gara gauzatzen.
Aldaketa handia da. Urtarrila horretan eman dugu eta oraindik lantxo batzuk emango dizkigu dena ongi-ongi uzteko. Indarra eta ahalegina ari gara bertan jartzen eta mereziko duela uste dugu. Zerbitzu hobea eskaini ahal izango dugula iruditzen zaigu.
Garai arraro hauetan, zuen fideltasunari esker, erritmo onean ari gara lanean, mugimendua dagoela nabaritzen dugu. Dendaren zenbakitan ikusten dugu hori eta bereziki aipagarria da online dendaren salmenten etengabeko igoera. Eskertuak gaude zinez. Honek denak proiektuari bultzada ematen dio, sendotzen laguntzen dio eta guri amets berriak sortzeko indarra ematen digu. Ari gara.
Betiko lez edozertarako Iruñeko Xabier karrika 4ean gaude zuen zerbitzura. Zaindu zaitezte eta zaindu ingurukoak!
Karrikiri Lan Taldea
Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.