AEBetako Texas estatuan grabatu zuten “Azken indioak” izeneko lana, Sonicranch estudioan hain zuzen ere. Santi Garcia ekoizle ezagunaren laguntza izan zuen Gernikako taldeak. Musikaren, kulturaren eta euskararen katebegitik sortu nahi izan dute lan berria, barneko hausnarketari kanpoko bagirada batez laguntzea izan da haien helburua.
Zortzigarren bilduma honetan, kantu indartsu eta energiaz beteak osatu dituzte. Alex Sardui abeslariaren ahotsak duen nortasunak erabat biltzen ditu kantuak. Azken hamasei urte hauetan haize berritzen eta konplexurik gabe estilo ezberdinak jorratzen aritutakoak dira Gatibukoak, nahiz eta oinarrian rock doinuek duten protagonismo osoa.
Euskal rockaren oholtzan erreferentziadun talde bezala duen arrakasta guztiz merezitakoa da.
Euskara eta ingelesa nahastuz, eta beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folka oinarri hartuta, estilo honek bildu ditzakeen kolore guztiak jorratu dituzte.
Freskotasuna gordetzen duen lan heldua jarri digu esku artean Nøgenek. Hirukote gisa hasi zuen bere ibilbidea Nøgenek eta hainbat kontzertu eman zituen 2016ko udan. Pop-folk alaiaren (Mumford and Sons, Of Monsters And Men, La M.O.D.A…) ildotik sortutako kantu propioak eskaintzen zituzten.
Ibilbide laburreko taldea izan arren, Nøgenek zeresan handia eman du azken urtean bere hiru kantako lehen EParekin. 2016an Danimarkako Erasmuseko gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak. Horien eskutik josi zituen ilusioz, herriminez eta malenkoniaz Markel Idigorasek aurreneko melodia eta hitzak. Bere barrena islatzeko eta biluzteko nahia (hori baita Nøgen danieraz: biluzik) berekin ekarri zuen Donostiara bueltan eta segituan kutsatu zituen Alex Irazustaren gitarra eta Ane Negueruelaren ahotsa.
Danimarkatik Donostiara, egun Eider Saezek, Markel Idigorasek, Alex Irazustak, Olatz Cuevasek eta Jokin Guilisagastik osatzen duten taldea hil arte bizitzera etorri zaigu, indarrez beteriko proposamen batekin.
Dani Fano gipuzkoarra aspaldi da Euskal Herriko komikigintzan erreferentziazkoa dela. Bere ibilbide luzean kolaboratu du Ardi Beltza eta Ipurbeltz aldizkariekin, Elhuyar zientzia eta teknologia fundazioarekin, Ikastolen Elkartearekin; sortu du gurea den Xabiroi pertsonaia…
Orain nobela grafiko honekin kontatzen digu Miguel Marmolenen bizitza, El Salvadorreko iraultzaile handienetako baten bizitza. Miguelek bizitza zaila izan zuen, beti klandestinitatean, poliziaren eskuetatik alde egiten, tirokatuta, torturatuta… Erdialdeko Amerikako ezkerraren patua.
Iduriak oso adierazkorrak dira, oso ongi islarazten duten gertaerak, indar handia dute.
Zerocalcare marrazkilari trebea, punk-hadcore kontzertuetarako afixetan, fanzinetan eta gaztetxetan hasi zen trebatzen bere estilo probokatzailea, laster gazteria alternatiboarekin bat egingo zuen estilo garratza. 2011an argitaratu zuen komiki hau.
28 urte zituen eta pentsatu zuen bere ibilbide artistikoari eta bere bizitzari autokritika egiteko bazegoela unerik.
Komikiko orrietan bere marrazki adierazkorrez gain, bere pentsamendua laburbiltzen duen esaldi bortitz hau “utikan naziak, utikan poliziak, utikan hauteskundeak” aurkituko dugu.
Koldo Izagirre itzultzaileak egundoko ahalegina du italiar gazteen hizkera euskaratzeko, eta nago bikain lortu duela.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.