MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
San Frantzisko, 23. Iruña. T. 948 20 30 11
San Lorentzo, 14. Iruña. T. 699 91 21 57
Kale Nagusia, 22. Iruña. T. 948 22 10 56
San Frantzisko, 8 eta 10. Iruña. T. 948 22 64 95
Merkatua, z.g. Iruña. T. 848 47 88 00
Compañía, 9. Iruña. T. 948 57 20 58
Txapitela, 24. Iruña. T. 948 22 18 42
Txapitela, 21. Iruña. T. 948 224 265
Calceteros, 8. Iruña. T. 948 22 00 81
Curia, 13. Iruña. T. 948 910 902 - 648 188 450