MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
Zangoza, 20. Iruña. T. 948 23 40 99
Tafalla, 13. Iruña. T. 948 23 06 34
Gartzia Ximenez, 2-1 eskuin. Iruña. T. 948 26 68 29
Agoitz, 16. Iruña. T. 948 24 49 76
Arrieta, 25, 6. ezk. Iruña. T. 948 22 91 56
Oliveto kondearen etorbidea, 6. Iruña. T. 948 98 82 74
Bergamin, 15. Iruña. T. 948 15 22 86
Navarro Villoslada 18, solairuartea,ezk. Iruña. T. 948 29 17 49
Aita Kalataiud Kalea, 5. Iruña. T. 948 05 90 90
Karlos III. etorb. 36. Iruña. T. 36 948 29 36 87