MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
Yamaguchi plaza, 7. Iruña. T. 948 98 45 92
Gartzia Naiarakoaren pasealekua, 5. Iruña. T. 948 26 82 05
Ermitagaña, 4 (Ermitagañako Merkatua). Iruña. T. 948 25 88 47
Irunlarrea, 59. Iruña. T. 948 17 70 83
Azella zeharkalea, 4-6. Iruña. T. 948 27 47 04
Irunlarrea, 23. Iruña. T. 948 17 42 24
Ananda institutoa, Antxo Ramirez. Iruña. T. 616 57 46 71
Pio XII, 16. Iruña. T. 948 57 00 94
Pio XII, 18, 6. Bulegoa. Iruña. T. 948 27 39 65
Gartzia Naiarakoa, 2, atzealdea. Iruña. T. 948 27 22 07