MERKATARITZAN EUSKARAZ
Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda
Denda eta zerbitzuetan euskaldunon arteko harremanak ahalbidetu nahi dituen ekimena da hau. Horretarako zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen zerrenda osatu dugu Iruñerriko euskaldunok bertaratzen garenean euskaraz aritzeko aukera izan dezagun.
Programa honetan establezimendu eta zerbitzuekin konpromisoa sinatzen da: haiek jendaurrean beti euskaraz harrera eman dezakeen euskaldun bat izan behar dute eta, bidenabar, identifikaziorako logoak begi bistan egon behar du. Karrikirik, daukan itzulpen zerbitzuaren bidez, merkatari zein profesionalei laguntza ematen die jendaurrean egiten duten eskaintza idatzia elebidun izan dadin.
Gaur egun 269 establezimendutik gora dira sarean. Urtez urte zerrendak luzatzen jarraitzen du, zuk ere zure establezimendua gure zerrendan egotea nahi baduzu, esaiguzu!!
Dagoeneko Iruñerria osoko establezimenduen zerrenda osatu dugu (Iruñea, Berriozar, Burlata, Atarrabia, Aranguren, Uharte, Antsoain, Berriobeiti eta Zizur Nagusia).
Ezagutu nahi dituzu Iruñerriko saltoki eta zerbitzu euskaldunak?
Orain inoiz baino errazagoa da. Kontsultatu mapa, eta saltoki euskaldun guztiak aurkituko dituzu, negozio-motaren eta herriaren arabera sailkatuta.
Ermitagaña, 4 (Ermitagañako Merkatua). Iruña. T. 664 48 26 85
José María Beobide, 3. Iruña. T. 948 24 52 06 - 671 031 371
Zolina Karrika 2. Iruña. T. 948 23 94 61 - 683572041
Zaragoza etorbidea 56/5. Iruña. T. 948 15 02 43 - 647936815
Ega ibaia, 44 948 24 68 09
Miguel Astrain, 10. Iruña. T. 948 24 43 13
Altzania ibaia. Iruña. T. 19 948 24 74 96
Maiteminduen Parkea, 20. Iruña. T. 948 14 72 93
Av. Marcelo Celayeta, 32. Iruña. T. 948142951
Joaquin Beunza, 17. Iruña. T. 948 38 46 70