ALBISTE GUZTIAK
Atzo HIRI-GERRA PALESTINAN eta EHUN URTEKO GERRA PALESTINAREN AURKA 2 liburuen aurkezpena izan genuen Karrikirin
⚡️Itsaso Larramendi (Hitzaurrearen egilea Hiri-gerra palestinan) eta Iñaki Alegria (Izultzailea Ehun urteko gerra palestinaren aurka) liburuak aurkezten egon ziren gurean ✨Guretzako plazer handia izan zen bien arteko solasaldia entzutea. 🫶Esker mila, etorri zineten...
Atzo GERRA GAZAN komikiaren aurkezpena egin genuen, IHEO-koekin batera antolatu genuen
🌟 Atzo Julen Gabiria (Itzultzailea), Elisa Huarte (BDZ-ko kidea) eta Joseba Beramendi “Exprai” (marrazkilaria eta diseinatzailea) gurean izan genituen GERRA GAZAN komikia aurkezten. Esker berezienak Astiberri-ri Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
Santa Ageda bezpera egunean bisitak izan genituen Karrikirin
Eskerrik asko Mutiko Alaiak taldeari eta BDZ ekimenari gurera etortzeagatik. Egun ederra izan zen eta goxo goxo egon ginen denak kantuz girotzen Xabier karrika kalea. Mila esker!
🌟 Atzo Ane Ablanedo (egilea) gurean izan genuen ZAPALDUON PEDAGOGIA EDO NOLA LIBRE HAZI, HEZI, BIZI liburua aurkezten.
Xamarrek gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
Atzo Miren Amuriza (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea) gurean izanen genituen ANASTASINI ZIRKUA liburua aurkezten.
Solasaldia zoragarria izan zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
Liburuaren Arbola erakusketa ibiltaria aurkeztu genuen atzo Iruñeko Hizkuntza Ofizialean.
Liburuaren Arbola
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren eta hari lotutako CDaren aurkezpena izan zen aurreko ostiralean Koldo Azkonaren eskutik, Danserie Ensemble musika taldearen partaidetzarekin.
Danserie Ensemble
Atzo PLEIBAK saioan, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatu genuen.
Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatu ziren : testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan. Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi...
📚 Hasier Larretxea eta Anjel Lertxundi idazleek beren azken lanak aurkeztu zituzten larunbatean elkarlanean: Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da eta Berbelitzen hiztegia.
Iruñeko Kondestable Jauregian, goizeko 11:00etan izan zen Santi Leoneren gidaritzapean, idazleek beren liburuak eta horietan landutako gaiak sakon aztertu zituzten. Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei! 🌟
Iñaki Perurenak bere azken lana, Harria bidelagun, aurkeztu zuen atzo Iruñeko Hizkuntza eskolan.
Harri-jasotze tradizioa, historia eta literatura uztartzen dituen figura handi baten lana gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. 😊 Esker berezienak Fermin Erbitiri eta bertaratu zineten guztioi🌠