AGUR, MAIATZALDIA, AGUR

Ekitaldi eta solasaldiz beterik egon da hilabete hau.

Karrikirin, Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik aurkeztu zigun Eneko Gorrik. Zaldikon, Xebax Christy-rekin, Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian gaiaren inguruan solastu ginen.

Baionan ere Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo izan genituen Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozei buruz hitz egin zuten, Lucien Etxezaharreta bideratzaile eta Edmundo Lacort sortzailearekin.…

Maiatzaldia (I)

Maiatzaldiari hasiera eman genion atzo.

Eneko Gorriren eskutik, “Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik”, gaiaren inguruan solastu ginen.

Etortzeko aukerarik izan ez zenutenentzako, hementxe Topaldiaren bideoa.

 …

MAIATZALDIA – MAIATZAK 7, ASTEARTEA

MAIATZALDIA – MAIATZAK 7, ASTEARTEA

Bihar, maiatzaren 7an, Karrikirin izango dugu Eneko Gorri Maiatzaldiari hasiera emanez.

Erabileraren aroa: Begirada bat Ipar Euskal Herritik

Eneko Gorri erabil kolektiboko kidea eta Mintzalasai euskara elkarteko kide da, Miarritzeko euskara teknikaria ere. Soziologia lizentzia eta komunikazio masterra egina du.…

MAIATZALDIA

MAIATZALDIA

2019ko Maiatzaldia hemen da.

7 asteartea

Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik

Hizlaria: Eneko Gorri (Euskaraldia, Erabil Kolektiboa eta Miarritzeko Euskara teknikaria)

Karrikiri Elkartea (Xabier karrika 4, Iruñea) 19:30ean

16 osteguna

Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian

Hizlaria: Xebax Christy (Euskal Moneta elkarteko lehendakaria)

Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea (Ansoleaga karrika 13, Iruñea) 19:30ean

21 asteartea

BAIONA ETA IRUÑEA: ORAIKO LITERATURAREN BIZIPENAK ETA BIZIPOZAK

Parte hartzaileak: Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo Bideratzailea: Lucien Etxezaharreta Abeslaria: Edmundo Lacort Zizpa

Gaztetxea (7 Lesseps karrika, Baiona) 18:30ean

22 asteazkena

Literatur solasaldiak.…

Mende Erdi

Mende Erdi

Argia astekariaren 2634. zenbakia, 2019/03/03

Eneko Gorri (Angelu, 1983), Erabil kolektiboko kide eta Miarritzeko euskara teknikaria

Resultado de imagen de eneko gorri

Ipar Euskal Herriko ikastolak duela mende erdi sortu ziren, guraso multzo txiki baten ausardiari esker. Bost hamarkada berantago, 4.000 ikasle inguru biltzen dira 36 ikastolatan.

Maiatzaldiaren azken jardunaldia

Maiatzaldiaren azken jardunaldia

Maiatzaren 24a

 

 

Maiatzaren 24an bukatuko da aurtengo Maiatzaldia.

Iruñeko Kondestable Jauregian, 18:30etatik 21:00ak bitarte, 1914-1918 Gerlan bidalitako gutun eta postalen diaporama izanen da, Lucien Etxezaharretaren eskutik; Gerla garaiko bertsoak; Emilio Majuelok Nafarroa mende hasieran gaiaz hitz eginen du; eta bukatzeko, Eneko Bidegain Iruñera itzuliko da lurraldetasunaren inguruan mintzatzera.…