2022/10/18 | Berriak, Elkartea, Ipuingarria izango da, Jarduerak
Ipuin bat eta bertze, udazkena iritsi da eta zu ipuin zale, seguru, jakin minez josia egonen zarela. Aurten ere liburuaren festa ospatuko ote da? Noski baietz! Zorionekoak gu, iristear baitago ipuingarria izango da!
Literaturaren unibertso txiki hau handituz doa. Bertze behin iruñako alde zaharrean izanen gara, Kondestable eta Laban ilusioz gainezka. Ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko.
Ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei ateak zabalduz. Liburu baten azala irekitzea bertzetik ez baita behar hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko.
Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia eta azaroaren 3tik 6ra hamaika aukera izango ditugu. Tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari. Badator udazkena eta harekin liburuaren jaia. Zatoz, ipuingarria izango da.
2022/10/14 | Berriak, Elkartea, Jarduerak
Mila esker atzo “Iruñerriko musikaren nondik norakoak” hitzaldira gerturatu zineten guztioi. Zoragarria izan zen “Ez Dago Hilda” Elkartearen eskutik Eta aunitz urtez
2022/10/13 | Berriak, Elkartea, Jarduerak
Mila esker atzo “Gazteak eta sare sozialak” hitzaldira gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Iruñe eta Aiora Mujikak egindako ekarpenak entzutea 
Eta aunitz urtez Xaloa telebistari.
2022/10/10 | Berriak, Elkartea, Ipuingarria izango da, Jarduerak, Liburu denda
Hasi gara II. liburuaren festaren prestaketarekin, adi egon!
2022/04/25 | Berriak, Elkartea, Liburu aurkezpenak
💫Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen larunbatean Iruñean. Liburuak eta loreak, ehunka banatu zituzten antolatutako azoketan.
Eta bereziki eskerrak eman nahi dizuegu Karrikiriko stanetik pasa zineten guztioi, euria ez zelako aitzikia izan zuek guregana gertutzeko.
Plazer bat zuekin batera euskal literaturaz gozatzea!📚
2022/04/21 | Berriak, Elkartea, Liburu aurkezpenak
✨Mila esker atzo Ur -marka liburuaren aurkezpenera gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Angel Erro eta Rikardo Arregi Diaz de Herediazk egindako ekarpenak entzutea.💫
Ta mila esker bihotzez Hedoi Etxarte-ri💗