

💫Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen larunbatean Iruñean. Liburuak eta loreak, ehunka banatu zituzten antolatutako azoketan.
Eta bereziki eskerrak eman nahi dizuegu Karrikiriko stanetik pasa zineten guztioi, euria ez zelako aitzikia izan zuek guregana gertutzeko.
Plazer bat zuekin batera euskal literaturaz gozatzea!📚

Ur -marka liburuaren aurkezpena izan genuen
✨Mila esker atzo Ur -marka liburuaren aurkezpenera gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Angel Erro eta Rikardo Arregi Diaz de Herediazk egindako ekarpenak entzutea.💫
Ta mila esker bihotzez Hedoi Etxarte-ri💗…

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA SOBRENATURAL BAT-en aurkezpena izan genuen atzo
✨Zoragarria izan zen atzo Irati Jimenezek aurkeztutako bidaia literarioa.
Eskerrik asko atzo Kondestablera gerturatu zineten guztioi.💫
@deabruareneskola

Elurra elurraren gainean liburuaren aurkezpena izan zen atzo
✨Mila esker atzo Elurra elurraren gainean liburuaren aurkezpenera gerturatu zineten guztioi.
Zoragarria izan zen Castillo Suarez eta Fernando Rey -ek egindako ekarpenak entzutea.💫
#poesiareneguna2022

Sortaldekoak liburuan oinarritutako errezitaldia
Hedoi Etxartek SORTALDEKOAK liburuan oinarritutako errezitaldia egin zuen atzo Iruñeko Kondestablen Xabier Erkizia eta Broken Brother Brass Band taldeko kideak lagun zituela. Eta zoragarria izan zen.
Arriskua bakarrik dago zerbait galdu daitekeenean.
Garrak dira ederrak ez dutelako ordenik eta sua da ederra dena duelako hausten.…

NAZIOARTEKO POESIA EGUNA
Karrikiri Elkartea eta dendak Nazioarteko poesia egunaren harira ekitaldi
ezberdinen berri eman nahi dizue:
2 liburu berrien aurkezpena :
- SORTALDEKOAK, liburuaren aurkezpena Martxoaren 20an,
igandea 12:30ean Kondestableko patioan. Parte hartzaileak, Hedoi
Etxarte, Broken Brothers Brass Band eta Xabier Erkizia izango dira.