Ipuin bat eta bertze, udazkena iritsi da eta zu ipuin zale, seguru, jakin minez josia egonen zarela.   Aurten ere liburuaren festa ospatuko ote da?  Noski baietz! Zorionekoak gu, iristear baitago ipuingarria izango da!

Literaturaren unibertso txiki hau handituz doa.  Bertze behin iruñako alde zaharrean izanen gara, Kondestable eta Laban ilusioz gainezka. Ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko.

Ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei  ateak zabalduz. Liburu baten azala irekitzea bertzetik ez baita behar hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko.

Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia eta azaroaren 3tik 6ra hamaika aukera izango ditugu. Tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari. Badator udazkena eta harekin liburuaren jaia. Zatoz, ipuingarria izango da.