Eta berriz ere Ipuingarria izan zen

Eta berriz ere Ipuingarria izan zen

🌈Behin batean, Iruñeko erdigunean @labasarea euskal gune batean, ipuinen munduan murgildu nahi zuten haur eta guraso talde bat…
 
Eskerrik asko bihotz-bihotzez egitasmo hau aurrera eramateko posible egin duzuen GUZTIOI, bolondres, langile, artistak…
 
#ipuingarriaizanda egitasmoa atzo bukatu zen baino ziur gaude hurrengo urtean ilusioz eta ametsez beteko dugula Iruñea berriz.🥰
 
Bengoak ipuinen amaieretan esaten zuen bezala: «Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Iruñeko Gazteluko plazan».💫
Ipuingarria izango da!

Ipuingarria izango da!

Ipuin bat eta bertze, udazkena iritsi da eta zu ipuin zale, seguru, jakin minez josia egonen zarela.   Aurten ere liburuaren festa ospatuko ote da?  Noski baietz! Zorionekoak gu, iristear baitago ipuingarria izango da!

Literaturaren unibertso txiki hau handituz doa.  Bertze behin iruñako alde zaharrean izanen gara, Kondestable eta Laban ilusioz gainezka. Ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko.

Ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei  ateak zabalduz. Liburu baten azala irekitzea bertzetik ez baita behar hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko.

Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia eta azaroaren 3tik 6ra hamaika aukera izango ditugu. Tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari. Badator udazkena eta harekin liburuaren jaia. Zatoz, ipuingarria izango da.

Eta ipuingarria izan zen!

Eta ipuingarria izan zen!

🌈Bazen behin, Iruñeko jauregi eta @geltoki_ batean, ipuinen munduan murgildu nahi zuten haur talde bat…
Eskerrik asko bihotz-bihotzez egitasmo hau aurrera eramateko posible egin duzuen GUZTIOI, bolondres, langile, artistak…
#ipuingarriaizanda egitasmoa atzo bukatu zen baino ziur gaude hurrengo urtean ilusioz eta ametsez beteko dugula Iruñea berriz.
Bengoak ipuinen amaieretan esaten zuen bezala: «Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Iruñeko plazan».
Ipuingarria izango da

Ipuingarria izango da

Liburuaren festa
AZAROAK 4, 5, 6 ETA 7. IRUÑEAN.

Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izanbehar du ipuingarri?
Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarrizbelarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur etagazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko duguIruñerriko alde zaharrean. Ipuinekin amesten duzuenok,ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok… guztiokgonbidatzen zaituztegu parte hartzera.
Liburuak esaldietatik eta marrazkietatik harago doaz:bidaiak dira, mundua eta jendea ulertzeko formulak, eta,partekatzen direnean, esperientzia kolektiboberdingabea da.
Guk zuekin ospatu nahi dugu ipuinaren jaia, eta,azaroaren 4tik 7ra, hamaika aukera izango ditugu:tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitzaeta sorpresa ugari. Badator udazkena, eta harekinliburuaren jaia.

Zatoz, ipuingarria izango da!

IPUINGARRIA IZANGO DA. LIBURUAREN FESTA. AZAROAK 4, 5, 6 ETA 7. IRUÑEAN.

Ipuinak denontzat dira. Zeinu hizkuntzan kontatutako ipuin musikatuak.

ZeinuHizkuntza

ZeinuHizkuntza