Dendaostekoak liburu aurkezpena eta irakurketa dramatizatua
✨Mila esker ostiralean Karrikirira gerturatu zineten guztioi.
Liluragarria izan zen Uxue Alberdi ikustea eta entzutea.💫
Eskerrik asko Martzela Abarzuzari bere parte hartzeagatik eta Itsaso Agirreri antzeztutako lan bikainagatik.
Emakume ederrak zarete!💜
Online denda martxan
Xabier Karrikako Karrikiri euskal dendak ateak itxita ditu oraindik, baina bulegoak martxan jarraitzen du zerbitzu guztiak eskainiz. Gurekin harremanetan jartzeko: bulegoa@karrikiri.eus.
Eta orain, ADI! Online bidezko salmenta martxan jarri dugu denda.karrikiri.eus webgunean.

Sartu eta ikusi euskal kulturaren eskaintza zabal eta oparoa. Eskaerak etxera bidaliko dizkizugu.
Jarrai gaitzazu sare sozialetan ere. Twitter, Facebook eta Instagram.
BERRIAren «IRAKURRI EUSKARAZ ITXIALDIAN ERE» ekimenari lotu gara baita ere. Eskaera egiterakoan gutaz gogoratzen bazara, guk ere ARNAS HARTUKO DUGU.
https://www.berria.eus/berrialaguna/denda/

Karrikiri, Iruñeko euskaldunon topagunea.
2019-2020an Karrikirin aurkeztutako liburuak: Nerea Balda, Eduardo Galeano, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Nanni Balestrini, Alfontso Gartziandia, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel…
Hauek izan dira kurtso honetan, 2019-2020 kurtsoan, gurean, Karrikirin (Xabier karrika 4n) aurkeztu diren liburuak
- Irailaren 19an, Nerea Baldak Atzerrian(Pamiela Etxea) liburua aurkeztu zuen.
- Urriaren 24an, Pello Agirre itzultzaileak , Susan Buck-Morss-en Izuaren osteko gogoeta (Katakrak) liburua aurkeztu zigun
- Azaroaren 7an, Mikel Vilches (itzultzailea) eta Garazi Arrula (editorea) hurbildu zitzaizkigun Eduardo Galeanoren Emakumeak (Txalaparta) liburua aurkeztera.
- Azaroaren 26an, Unai Elorriaga Iturria (Susa) liburua aurkezten egon zen.
- Azaroaren 27an, Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak (Pamiela Etxea) eleberria aurkezten izan genuen eta horretarako Plazara zentro komunitariora mugitu ginen.
- Urtarrilaren 23an, Beñat Sarasolak Munduko Poesia Kaierak
(Susa) bildumaren berri eman zigun. - Otsailaren 19an, Alfontso Gartziandiaren ITSU KOLPEKA (Alberdania) liburuaren aurkezpena
- Otsailaren 27an, Nanni Balestriniren DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak) liburua aurkeztu zigun Fernando Reyk, itzultzailea bera izan baita.
- Martxoaren 10ean, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izan genituen, Trikua esnatu da (Lisipe) liburua aurkezten.
Karrikiriren gomendioak datozen egunetarako
Koronabirusak eragindako egoera dela eta bertan behera geratzen dira martxorako antolatuta geneuzkan ekitaldiak:
– Kike Amonarrizen Euskararen bidegurutzetik liburuaren aurkezpena
– Mari Luz Estebanekin solasaldia eta Andrezaharraren manifestua liburuaren aurkezpena
Dena dela, Karrikiriren gomendioak egoerari aurre egiteko:
1- Zaindu zuen buruak, zaindu maite dituzuen horiek. Hartu arnasa eta aurrera. Hau ere pasako da!
2- Probestu Euskal kulturaz gozatzeko, gure sare eta webgunean jarriko ditugun euskal liburu eta disken gomendioekin
2020a hasi da, eta gu prest gaude
2. Euskaraldira eramango gaituen urte polita dugu aurretik. Ideia, amets eta gogo ugari dugu aurten ere, baina oraindik ere, #gehiago nahi ditugu, #gehiagotan partekatu nahi ditugu eta #gehiagorekin konspiratu nahi dugu. Iruñea euskaldunago egin nahi dutenen Topagunea izan nahi dugu. Elkarlanean, denon artean eginen dugu.
Proposamenik, ideia berririk, galderarik, iruzkinik baduzu, betiko tokian izanen gaituzu: bulegoa, denda eta topagunea den Xabier Karrika 4an, Iruñeko alde zaharrean, (Estafeta kalearen ondoan).
Guregana hurbiltzerik ez baduzu, harremanetarako baliabide hauek eskaintzen dizkizugu: emaila eta telefonoa: bulegoa@karrikiri.eus; 948 225 845.
Web orriak: karrikiri.eus; denda.karrikiri.eus
Eta nola ez: Twitter, Facebook eta Instagram
Aitzina! Urte berri on!










