ORDUTEGI BEREZIA

ORDUTEGI BEREZIA

Eguberriak direla eta larunbatetik aurrera ordutegi berezia izanen dugu:

Astelehenetik ostiralera:

10:00 – 20:00

Larunbatak [14eta21]

10:00 – 20:00

24an

10:00 – 20:00

Xabier karrika 4… saltoki bat baino gehiago

2002. urtearen bukaeran ireki genuen guretzat saltoki bat baino askoz gehiago dena: Karrikiri denda. Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dugu; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu. Izan ere, zabalkundea eta sormena dira gure lanaren bi ardatzak.

Helburu horiek lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da. Bertan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio jaso ahal izango baituzu.

Hasierako kokagunea Donibane auzoko Martin Azpilikueta karrikan egon baldin bazen, 2005eko ekainaz geroztik Xabier karrikako 4. zenbakian dago Karrikiriko euskal denda. Hurbildu nahi duzunean. Zain gaituzu!!

Eta hurbiltzerik ez baduzu… ONLINE DENDAn sar zaitezke.

Ikus, iaz Alternatiben Herriko lagunek egin zuten bideoa:

Behera-Penak, Gora-Pozak !

Behera-Penak, Gora-Pozak !

 

 

Karrikiri euskal dendan oraindik ere merkealdi garaia dugu.

Onddo ta Punto, KOT, Ttilika edota Luhei eta Ez kexa beherapen nabariak dute uda honetan. Kamisetak, jertseak eta izerditakoak…

Pasa zaitez gure dendatik eta aukeratu zureak!

Biluzten bagara errazagoa da

Honatx Karrikiriko lagun den Irati Majuelok Argian idatzitako artikulua.

Joan, ez joan, zalantzan egon nintzen. Ekaineko lehen ostirala, lagunekin plana eta lau pareten artean egoteko gogo gutxi. Baina, hala ere, bazen zerbait kontzertura bultzatzen ninduena. Ez nituen lehenago entzunak (zaila, taldearen hirugarren emanaldi publikoa baitzen hura), baina ezagunak nituen eta banekien zerbait zekartela esku artean, zerbait ona. Joanez gero, damutuko ez zaizula esaten dizun zerbait hori. Hala ba, lagun bat konbentzitu (garagardo pare bat tarteko) eta Karrikirira hurbildu ginen.

Zain zeuden atean taldekideen senide eta lagunak, baita Iruñeko euskal kultura zaleak ere, ez baita alferrik Karrikiri hiriko euskaldun eta euskaltzaleontzako zutarri eta nukleo. Barnean, betiko liburu eta arropa tartean, sabaitik zintzilikatutako bonbilek argitzen zuten oholtza inprobisatua, Hitzen Hotsak kontzertuetarako erabili ohi duten zoru zatia. Mikrofonorik ez, bozgorailurik ez. Hiru ahotsetan hasi zuten kontzertua pertsona bakar bat gehiago ere hartu ezin zezakeen publikoaren aurrean: Beterik gatoz sendagaiz, gu prest gaude ta hi non haiz, bidea hasi da ta ibil bedi, berandu da baina garaiz. Ez dakit berandu ote zen, baina bai garaiz. Noiz ez da garaiz gitarra, saxoa eta bibolina hartu, baxuari eta bateriari hots egin eta bidean hasteko? Haiek ere bazekiten, ibili ahala garaiz izanen zirela beti.

Biluzten bagara, errazagoa da idatzi zuen behin Sarrionandiak. Eta badirudi Ibil Bediko taldekideek ere hala uste dutela. Anplifikagailurik gabe, soinu gordinez aurkeztu baitziren Amets, Ibai, Areta, Javi eta Eder gure belarrietara. Entxufatu gabe, musikaren eta entzuleen artean harresirik eraiki gabe. Ahots biluziz, baina baita barrenak biluztera ere.Hasiera-hasieratik utzi zuten argi familiarteko kontzertua zela hura. Kantu bakoitzaren abiapuntua azaldu zuten, baita entzuleak galderak egitera animatu ere. Emaitza: giro intimoa, publiko emozionatua eta zortzi kanta, Ametsek esan moduan, herratik baino gehiago galeratik kantatuak, egiatik, zenbaitetan mingots baina gehiegizko dramarik gabe, bizitza bezain gordin eta soil. Eta Itoiz eta Balerdi Balerdiren bi bertsio eder, gazte hauek baino lehenago sortuak, eta bereziki adin batetik gorako entzuleak dantzan jarri zituztenak. Ostiral arratsalde hartarako ez zen gehiagorik behar.

Eta hau idazten ari naizelarik, egun batzuk joan dira kontzertua entzun nuenetik (are gehiago, bigarren kontzertu bat ere entzun nuenetik), eta bitarte horretan, Ibil Bedik burua atera du Euskal Herriko panorama musikalean. Niri damurik ez zait agertu ostiral iluntzea Karrikirin pasatzeagatik, eta orain zortzi kantako diskoa entzuten da behin eta berriz nire salako bozgorailuetatik. Ibil bedi!

Argia aldizkariatik hartua