San Ferminetarako prest?

San Ferminetarako prest?

Iritsi dira kamiseta berriak Karrikirira!

San Ferminak hemen daude eta horiekin batera gure arropa zuri eta gorriaren eskaintza zabala. Aurreko urteetako kamisetez gain, kamiseta berriak topatuko dituzue aurten estreinatzeko. Zurea eskuratu nahi baduzu etorri gurera!

Eta kamisetaz aparte, zapiak, gerrikoak edota galtza zuriak!

Gogoratu San Ferminetan ordutegia ezberdina izanen dela.

6an 10:00 – 14:00ak

7tik 14ra bitarte 11:00 – 14:0h

Musika gomendioa – IBIL BEDI

Musika gomendioa – IBIL BEDI

Musika gomendio batekin gatoz oraingo honetan.

Berandu baina garaiz datoz Ibil Bedikoak. Iturramako institutuan lagun egin eta handik denbora laburrera elkartu ziren musika egiteko asmoz.

Altxatu taldea sortu eta bertan kantari aritutako da Ibai Osinaga, hiru disko eman zituen proiektu hark. Aurkeztu berri duten lana ordea arras ezberdina da, Popo doinuan oraingo honetan, nahiz eta Folk eta Rock erritmoak ere ageri diren haien kantuetan. Hitzak ere bestelako edukiak dituzte, pertsonalagoak dira, tonu intimoagoa dute kantuek. Ibai eta Ametsek sortutako olerkiak dira diskoa osatzen dutenak.

Javier Larrañeta, Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalerak osatzen dute taldea.

Lan berria erakutsi, eta beharrezko diren aurkezpen lanak egin ondoren iragarri dute beraien lehen bira, EHZ musika jaialdian eta San Ferminetan ere aritzekoak dira besteak beste.

Talde iruindarra gogotsu etorri da, Ibil Bedi beraz Euskal Herriko txoko guztietan.

Haien lehenengo lana Karrikirin dugu salgai!

San Ferminetarako prest!

San Ferminetarako prest!

San Ferminak hementxe ditugu eta, urtero bezala, kamiseta ezberdinak ditugu festei aurre egiteko.

Kamisetak, gerrikoak, zapiak, galtzak… Dendatik bueltatxo bat eman eta aukeratu zurea!

IZADIA – Garazi Albizua

IZADIA – Garazi Albizua

Euskal literaturan zientzia fikzioaren generoa oso gutxi landu da; 2016an zendu zen Iparraldeko Mayi Pelot izan zen aitzindarietako bat, berak ireki zion bidea zientzi fikzioari. Orain bere lekukoa beste emakume batzuek hartu dute, Yolanda Arrietak, Garazi Albizuak… Azken honek gazteei zuzendutako liburuan 2067ko urtean kokaturiko istorio bat aurkezten digu. Izadia izeneko hiri istopikoan erlijioak markatzen dituen lege zorrotzen pean bizi da gizarte bat. Hiritik kanpo izadiak bizi dira eta Izadiaren aurkako mendekua baino ez dute buruan. Izadi barruan ere ezinegona zabaltzen ari da eta batzuk matxinada prestatu nahi dute. Osagai hauekin istorioa bizia eta erritmo handikoa kontatzen zaigu. Garazi Albizuak komiki munduan badu bere eskarmentua eta istorioa kontatzeko moduan nabaritzen da. Izadiarekin nobela grafikoa bat egin daiteke, lasai asko.

 

Klik hemen online denda.

Liburu gomendioa

Liburu gomendioa

MUNDUA BERRIZ LILURATUZ – SILVIA FEDERICI

Silvia Federici pentsalaria mundu osoan hagitz ezaguna da, bere saiakerak ekarpen handia izan dira feminismoarentzat. Euskaratu diren bere lanengatik (Saldataren pattriarkatua, Kaliban eta sorgina) Euskal Herrian ere aski ezaguna da bere pentsamendua. Amaia Astobiza Uriartek egin du itzulpena eta Katakrak-ek argitaratu du liburua. Oraingo honetan emakumeak eta komunak lotzen ditu, bere aburuz, ondasun komunen berreskuratze kolektiboan, ezinbestekoak dira emakumeek sortutako mugimenduak. Emakumeek ekoizten dute janariaren % 80, lurraren eta ondasun komunalen jagoleak eta memoriaren ehuleak dira. Lurra eta gorputza lotuta daude bai memoria historikoan, bai askatasunaren bidean. Liburu hau ezinbestekoa ikusten dut gaurko feminismoan murgiltzeko.

Online dendan eska dezakezu

 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2019

1616. urteko apirilaren 23an munduak bi idazle garrantzitsuei, Cervantes eta Shakespeareri, agur esaten zion. Eguna omentzeko eta irakurketa eta liburugintza sustatzeko helburuarekin, orain dela 23 urte, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen lehenengo aldiz.