MUNDUA BERRIZ LILURATUZ – SILVIA FEDERICI
Silvia Federici pentsalaria mundu osoan hagitz ezaguna da, bere saiakerak ekarpen handia izan dira feminismoarentzat. Euskaratu diren bere lanengatik (Saldataren pattriarkatua, Kaliban eta sorgina) Euskal Herrian ere aski ezaguna da bere pentsamendua. Amaia Astobiza Uriartek egin du itzulpena eta Katakrak-ek argitaratu du liburua. Oraingo honetan emakumeak eta komunak lotzen ditu, bere aburuz, ondasun komunen berreskuratze kolektiboan, ezinbestekoak dira emakumeek sortutako mugimenduak. Emakumeek ekoizten dute janariaren % 80, lurraren eta ondasun komunalen jagoleak eta memoriaren ehuleak dira. Lurra eta gorputza lotuta daude bai memoria historikoan, bai askatasunaren bidean. Liburu hau ezinbestekoa ikusten dut gaurko feminismoan murgiltzeko.