Atzo liburuaren eguna izan zen eta Karrikiri bertan egon zen
Esker aunitz gerturatu zineten guztioi eta esker berezienak gure Karri-lagunei, euria egin arren bertan egon zinetelako aholku eta salmentak kudeatzen.
Maiatzeko liburu azoka
Iruñean antolatuko den liburu azokan parte hartuko dugu aurten ere, eta beti bezala zure laguntza ezinbestekoa dugu. Karrikiriko bazkideak egongo gara stanean eta txandak antolatzen ari gara egun horretarako.
Datak: Maiatzaren 26tik Ekainaren 4ra arte.
Eta zu, animatuko al zara?
Egun hoietan laguntzeko prest bazaude bidali email bat helbide honetara: bulegoa@karrikiri.eus
Zatoz euskal literaturaz gozatzera!
Larunbatean Joseba Asiron eta Martintxo Alzueta izan genituen Karrikirin
✨Larunbatean @josebaasiron eta Martintxo Alzueta izan genituen Karrikirin EUSKAL HERRIKO HISTORIA ILUSTRATUA liburu bildumaren aurkezpenean.
Euria egin zuen baino gu goxo-goxo egon ginen solasaldian
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi eta esker berezienak @txalapartatik -ri💫
Egile berriendako literatur lehiaketa 2022ko liburu aurkezpena izan genuen, poesia saridunekin
Atzo “Putaren bakarrizketa eroetxean”antzezlana izan genuen Karrikirin
✨Eta atzo @laura_penagosr_actriz -en ikuskizunarekin eman genion bukaera aurtengo Nano antzerkiari “Putaren bakarrizketa eroetxean” antzezlanarekin.
Zoragarria lana!
Eskerrik asko bihotzez gurera gerturatu zineten guztioi, hurrengo urtean jarraituko dugu antzerkiari gure aletxoa eskeintzen☺️
Esker aunitz!✨
Ostiralean Nazioarteko Poesiaren eguna ospatu genuen
Ostiralean Fernando Reyk gidatutako solasaldia izan genuen Iruñeko Kondestablen @casti_suarez , @angelerro eta Beatriz Chiviteren lanekin disfrutatu genuen poesiaz Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi






