Esker aunitz gerturatu zineten guztioi eta esker berezienak gure Karri-lagunei, euria egin arren bertan egon zinetelako aholku eta salmentak kudeatzen.

 

Maiatzeko liburu azoka

Iruñean antolatuko den liburu azokan parte hartuko dugu aurten ere, eta beti bezala zure laguntza ezinbestekoa dugu. Karrikiriko bazkideak egongo gara stanean eta txandak antolatzen ari gara egun horretarako.

Datak: Maiatzaren 26tik Ekainaren 4ra arte.

Eta zu,  animatuko al zara?

Egun hoietan laguntzeko prest bazaude bidali email bat helbide honetara: bulegoa@karrikiri.eus

Zatoz euskal literaturaz gozatzera!