2024/02/21 | Berriak, Elkartea, Erakusketak, euskaldenda, Liburu aurkezpenak
karrikiri_elkartea_eta_denda eta @pamielaetxea erakusketa bat antolatu dute Joseba Sarrionaldiaren “Munduari bira eman zion ontzia” liburuaren irudiekin, gaurko egunetik, martxoaren 5era ikusi ahalko dena. Gainera gaur, 19:00tan hitzaldi bat egonen da Joseba Sarrionaldiaren liburuaren inguruan, Oihane Garmendia eta Mirentxu Oteizarekin.
*Sarrera librea, eserleku guztiak bete arte.
Informazio gehiago

2016/05/11 | Berriak, Erakusketak, Maiatzaldia
Aste berezia dugu honetan! Maiatz argitaletxeak karrikaratutakoa Karrikirin eskuragarri jarri dugu. Xabier karrikako gure dendatxoak Baiona-Iruñea ekitaldiari keinu berezia egiten ari dio.
Zer aurkituko duzu? Maiatz aldizkaria, azken argitalpenak, saiakera, olerkiak, eleberri beltza… Zatoz kuxkuxeatzera eta astelehenean, anima zaitez Iruñea hiri zaharra beste ikuspuntutik ezagutzera, bertso-txangotik, hain zuzen ere! Eta ondoren, Kondestable Jauregian, irakurketa musikatua Edmundo Lacort gitarra-jotzailearekin.
25ean, iruindarrok Baionara joanen gara bisitan eta bertan antolatutako ekitaldian parte hartuko dugu ere: bisita gidatua, mahai ingurua eta errezitaldia.

2015/11/10 | Berriak, Erakusketak

Azaroaren 16tik 30arte Haur Literaturan 2015ean kaleratu diren nobedadeen erakusketa eta salmenta izango dugu gure dendan.
Horrez gain bi hitzaldi paregabetan parte hartzeko aukera izango dugu:
Azaroak 18, 19:00tan
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea: 25 urte irakurtzeko zaletasuna sustatuz.
Hizlariak: Iñaki Markotegi,Galtzagorriko lehendakaria eta Izaskun Jauregi, Galtzagorriko Idazkari Teknikoa.
Azaroak 25, 19:00tan
Haur literaturan zer irakurri eta zertarako?
Miguel Angel Asiain “Osio”-ren eskutik: Haur Literaturan aditua eta Galtzagorri elkarteko partaidea.