Hor zaude nonbait, kontzertua, abenduaren 17an

Hor zaude nonbait, kontzertua, abenduaren 17an

10 urte Lete gabe zikloaren bigarren saioa izanen dugu abenduaren 17an. ‘Hor zaude nonbait’ izenburuko kontzertua gozatzeko parada izango dugu.

Bertan hartuko dute parte Antton Valverdek (ahotsean eta pianoan), Joxan Goikoetxeak (akordeoiarekin), Klara Mendizabalel (sopranoa) eta Francisco Herrerok (biolinarekin eta biolarekin). Gorde agendan beraz: abenduak 17, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak salgai dituzue Xabier Karrika 4ko Karrikiriren dendan.

Azaroaren 23an, Xabier Lete, historiaren tabernan deituriko mahai-ingurua jarraitzeko aukera izan genuen streaming bidez. Galdu bazenuen, edota berriz ikusteko aukera duzu orain hemen saioa grabaturik geratu baitzen.

Artista joan, baina gurekin gelditu da bere obra oparoa. Diskoak eta liburuak. Horrez gain, haren lanaren gainean azken urteotan argitara eman diren lan interesgarri franko. Zuentzat bildu eta eskuragarri utzi dizkizuegu.

XABIER LETE HISTORIAREN TABERNAN (Azaroak 23, astelehena. 19:00etan) Online

XABIER LETE HISTORIAREN TABERNAN (Azaroak 23, astelehena. 19:00etan) Online

XABIER LETE, HISTORIAREN TABERNAN hitzaldia Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlarien eskutik eta Fermin Erbitik aurkezturik, on line izanen da,  azaroak 23, astelehena. 19:00etan. Kondestableko Civivoxa zentrotik.

Antolatzaileak: Nafar Ateneoa, Iruñeko Udala eta Karrikiri.


Bohumil Hrabal idazle txekiarrak dioenez, “belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen da tabernako jardun hutsaletatik”. Halako jardun askok lortzen omen du egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, «arima zauritzen dutenak […], absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak» historiaren tabernan. Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak… Letek liburuetan biribiltzen zuen kalean entzundakoa: ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan.


Hartaz mintzatuko dira Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, Xabier Leteren inguruko hainbat puntu, txandaka, jorratuz (poesia, batetik eta prosa bestetik; prozesu poetikoa izarren hautsetik egunsentiaren esku izoztuetaraino; Lete autodidakta; aberriaren auzia; fedearena…

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile (Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Egilaz Perez, Anjel Lertxundi)

Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile (Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Egilaz Perez, Anjel Lertxundi)

Lete kantaria eta poeta aski ezaguna da euskal munduan; Lete kazetaria eta prosagilea, berriz, ezezagun samarra dugu. Hutsune hori betetzea da liburu honen asmo nagusia.

Bizitzan zehar, hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen eta, bertan idatzi zituen artikuluetan, ikus daiteke zein prosa eder eta aberatsa zuen.

Bestalde, oso ongi ikusten da ere bere pentsamenduen sakontasuna; izan ere, bere hausnarketak beti zorrotzak eta aldi berean argiak ziren.

Bildutako testuen laurdena erdaraz idatzita dago, baina, halere, horrek ez dio baliorik kentzen liburuari: alderantziz, argiago erakusten digu Leteren euskararekiko engaiamendua.

Laburbilduz, beraz, liburu hau aukera paregabea da oiartzuarraren lana eta pentsamendua hobeki ezagutzeko.

Hemen eskuragai.