Lardaska (Patricia Highsmith)

Lardaska (Patricia Highsmith)

Patricia Highsmith aski ezaguna da euskal literaturan, lau dira euskaratu diren bere nobelak, “Ripley Trebea”, “Ripleyren Jokoa” Igelak euskaratuak; “Poliki,Poliki Haizetan”, Elkarrek argitaratua; eta orain aurkezten duguna: “Lardaska”, Txalaparta eta Baztango Hilbeltzaren bekarekin euskara ekarritakoa.

Bi emakume hilik, bi erailketa ote? Bi senar susmo pean eta detektibe handinahi bat. New Yorkeko klase ertainaren erradiografia latza egiten da nobela honetan, bere hipokresia, zalantzazko moralitatea eta koldarkeria agerian utziz. Istorioak aurrera egin ahala suspensea areagotzen da eta irakurlea, ni neu, armiarma saren atrapaturiko eulia bezala sentitzen da, ezin liburua utzi eta bukatu arte jarraitu behar du irakurtzen.

Suspensea, istorio beltzak, literatura psikologikoa eta itogarria gustuko baduzu hemen duzu aukera on bat udako oporretan ez aspertzeko.

Hemen eskuragai.

2019-2020an Karrikirin aurkeztutako liburuak: Nerea Balda, Eduardo Galeano, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Nanni Balestrini, Alfontso Gartziandia, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel…

Hauek izan dira kurtso honetan, 2019-2020 kurtsoan, gurean, Karrikirin (Xabier karrika 4n) aurkeztu diren liburuak



EMAKUMEAK-Azaroak 7 Liburu aurkezpena

EMAKUMEAK-Azaroak 7 Liburu aurkezpena

Eduardo Galeanoren Emakumeak liburuaren aurkezpena Karrikirin (Xabier karrika, 4, Iruñea). Azaroak 7, ostegunarekin, 19.30ean.

Liburuaren itzultzailea den Mikel Vilches egonen da gurean eta saioa aurkezteko lanetan Garazi Arrula (Txalaparta) izanen dugu.

Sarrera libre, gonbidatuak zaudete denok.

 

Eduardo Galeano hil berritan argitaratu zen autoreak berak apailaturiko antologia hau. Bizitzari kantu egiten jarraitzen du idazle uruguaitarrak, ohi duen ahozko kontalariaren maisutasunaz, ez daitezen itzali ez haren ahotsa ez horrek dakartzan mundu horiek guztiak.

Txalapartatik hartua.

 

Kezko bola batek itoak birikak (Miel A. Elustondo)

Kezko bola batek itoak birikak (Miel A. Elustondo)

Guatemala eta Nafarroako Baztanen gertatzen da historia beltz hau. Hango bortizkeria basatia, hemengo biolentzia isila, ikusezina.

Ustelkeria politikoa eta ekonomikoa. CAN afera eta Lekarozko Aroztegia, botere eta diruaren gose daudenak. Ñana sikario, Helena morroi erabilgarri, On Jaime oro boteretsu.

Osagai hauekin nobela borobila osatu du Miel A. Elustondok. Hasieratik harrapatuta sentituko zara eta ia liburuaren bukaerara ailegatu arte ezin izanen duzu korapiloa askatu.

Eleberri honek irabazi du Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta Ilbeltza elkarteak urtero ematen duten beka-saria.

Hemen eskuragai.