2019-2020an Karrikirin aurkeztutako liburuak: Nerea Balda, Eduardo Galeano, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Nanni Balestrini, Alfontso Gartziandia, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel…

Hauek izan dira kurtso honetan, 2019-2020 kurtsoan, gurean, Karrikirin (Xabier karrika 4n) aurkeztu diren liburuak



Datozen asteetarako bisitak: Alfontso Gartziandia (O19), Fernando Rey (O27), Lorea Agirre (M10), Idurre Eskisabel (M10), Irati Goikoetxea (M11), Leire Alonso (M11), Kike Amonarriz (M17), Mari Luz Esteban (M24)

Kaixo adiskide,  

Hauek dira hilabete bukaera eta datorreneko ekitaldien hitzorduak:  

  • Otsailaren 19an asteazkena, 19.30ean: ITSU KOLPEKA (Alberdania) liburuaren aurkezpena (ALFONTSO GARTZIANDIA)
  • Otsailaren 27an, osteguna, 19.30ean: DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak) liburuaren aurkezpena (FERNANDO REY)
  • Martxoaren 10an, asteartea 19.30ean: TRIKUA ESNATU DA (Lisipe) liburuaren aurkezpena (LOREA AGIRRE eta IDURRE ESKISABEL)
  • Martxoaren 11n, asteazkena, 19etan: Matematika eta Literatura solasaldi musikatua (IRATI GOIKOETXEA eta LEIRE ALONSO)
  • Martxoaren 17an, asteartea, 19.30ean: EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK (Elkar) liburuaren aurkezpena (KIKE AMONARRIZ)
  • Martxoaren 24an, asteartea, 19etan: ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA (Pamiela) liburuaren aurkezpena (MARI LUZ ESTEBAN)

Etorri eta goza gurekin. Sarrera librea izanen da beti.

Jamaikako neska (Joxemari Iturralde)

Jamaikako neska (Joxemari Iturralde)

Dafne Zorregieta dugu protagonista, aita euskaldun erbesteratua, ama berriz holandar hippya. Dafne bizi izan da Jamaikan, Mexikon, Andaluzian, Estatu batuetan, Parisen, Holandan, Alemanian … eta Euskal Herrian.

Hamaika istorioak, gertakizunak, gertaera larriak eta goxoak bizi du. Hori dela eta zilegi izan daiteke galdetzea zer motako pertsona da Dafne? Nongoa da? Joxemari Iturraldek gauza askoz hitz egiten du, galdera aunitz helarazten digu, eta ez da ezkutatzen, ez du inolako arazorik bere iritzia emateko, argi eta garbi mintzatzeko.

Dafne bizitutako abenturak prosa errazaz eta ongi landuaz kontatuta daude. Gustura irakurtzen da liburua, ziztu bizian, hartu eta bukatu arte ezin da bazterrean utzi.

Hemen eskuragai.

Nerea Balda – IRAILAK 19

Nerea Balda – IRAILAK 19

Nerea Balda izango da, Karrikirin, bere azken liburua aurkezten duen hurrengo idazlea. Solaskidea Ines Castiella. Irailaren 19an, ostegunarekin, 19:30ean

Protagonistak, Londonen bizi den emakume euskaldun gazteak, bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea. Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren gazi-gozoez, adierazi ezinaz eta adiskidetasunaz mintzo zaigu.