Jon Gurrutxaga-Urbil Artola Azaroak 8: kontzertua + pintxopote

Jon Gurrutxaga-Urbil Artola Azaroak 8: kontzertua + pintxopote

Azaroaren 8an, ostirala, 19.30ean, Karrikirira (Xabier karrika 4, Iruñea) hurbilduko zaizkigu Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola.

Hitzen Hotsak, formatu txikiko hitzaldi musikatuen zikloaren amaiera izanen da. Horregatik eskaintza berezia dugu, kontzertua eta pintxopotea 3 euroren truke.

Ostiral arratsalderako plan bikaina. Animatu!

 

 

Azaroaren 18an, IZARO

Izaro Andres Zelaieta 1993ko gabonzahar egunean jaio zen Mallabian. Urte betez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren, Komunikazioko Gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da.

2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an “om” izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik oholtza gainera igotzen da IZARO izenoean. Iker Lauroba Alonso, oriol Flores Arisa, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi dira IZAROrekin lanean diharduten musikariak.

Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean. IZARO “eason” izeneko bere bigarren diskoa aurkezten ari da.

www.izaromusika.com-tik hartua.

Igande honetan, 18an, IZARO izango dugu gurean. Jakinen duzuenez sarrerak agortuak daude duela asko, baina hementxe utziko dizuegu abesti aproposa udazkenerako .

 

https://www.youtube.com/watch?v=yY2-CMjxbS4

Udazkenarekin batera hitzei hotsa emateko unea iritsi da

Udazkenarekin batera hitzei hotsa emateko unea iritsi da

Sin título

Hitzen Hotsak: formatu txikiko hitzaldiaken bigarren edizioari hasiera emateko, urriaren 14an, Anje Duhalde gonbidatuko dugu. Azaroaren 18an, berriz, Izaro Andres izanen da gurekin.

Aurrekoetan bezala eguerdiko 12:00etan, Karrikiriko egoitzan elkartuko gara eta ordu betez, gonbidatuek euren sormen lanaz, historiaz, esperientziaz eta inspirazio iturriez hitz eginen dute.

Anje Duhalde euskal rockaren historian agertzen den izen horietako bat da. Mixel Ducaurekin batera Errobi taldea sortu zuen eta taldearen gitarjolea izan zen. Errobi desegin zenean, Akelarre taldearen unea iritsi zen eta bertan urteak eman zituen bakarlari gisa hasi arte. Bere ibilbea luzea da eta ibilbide horretan kolaborazioak egiteko aukerak ere izan zituen, adibidez, Xabier Amuriza bertsolariarekin Xabier Amurizarekin kantari diskoa.

Izarok 2016an bere lehenengo diska kaleratu zuen. Om izeneko diskarako berak sortu zituen hitzak eta musika eta crowdfunding kanpainaren bidez finanziatu zuen. 2017an Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian, Gatiburen Aske Maitte bideoklipan ere parte hartu zuen eta Durangoko Azokaran Hankapuntetan lana karrikaratu zuen. Horretaz gain, beste kolaborazio batzuk izan ditu ere, esate baterako, Mikel Urdangarinekin Errefuxiatuak kantan. Eta 2018an bigarren diska aurkeztu du, Easo.

Lehendabiziko edizioa apiriletik ekainera bitarte gauzatu zuen Karrikirik eta Gari, Anari eta Aguxtin Alkhatek eman zioten hasiera. Aurrekoan bezala lekuak mugatuak daude eta aurretik sarrera erostea gomendatzen da.

Sarrerak 6€

URRIKO EGITARAUA

URRIKO EGITARAUA

Nabaritzen da udazkena hemen dela, ezta? Udazkenarekin, hainbat data gorde behar!

URRIKO EGITARAUA

Liburu aurkezpenekin hasiko gara datorren astean:

XAMARREN LIBURUA9an, Xamar izango dugu bere Etxera Bidean liburua aurkezten.

“Euskara ederrez eta herrikoaz idatzitako liburua. Etxera daraman bidea, Garraldatik euskara mundura eramaten duen testigantza dugu. Paisaiak eta etxeek euskara isurtzen dute, mundu zaharra berria bilakatuz.

Eta berriro… etxean gaude.”

Iñaki Justes

JEAN MIXEL BERAXAGAR

12an, ostiralarekin, Jean Mixel Bedaxagarrek aurkeztuko du Aitzina pika…

“Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra hainbat galderaren erantzuna topatzen eta argibideak ematen saiatu da liburuan. Besteak beste, nor izan zen kantiniersa agertu aurretik maskaradetan ikusi zen azken maka beltza? Nor ote zen Maule-Lextarreko Galerienalde zubiaren alde batetik bestera, frisat dobleak egiten zituen zamaltzain izugarri hura? Zenbat dantzari zuberotar eraman zituen betiko 1914-1918ko gerrak? Sü Azia elkarteak argitaratutako liburua, hainbat ikerketaren emaitza da, Zuberoako 180 dantzari eta musikariren kontuak, argazkiak… jaso dira.”

Dantza.eus

 

Hementxe egonen gara eta, segurtasun osoz, tarte polit eta atsegina izango da. Gerturatu!