Hitzen Hotsak: formatu txikiko hitzaldiaken bigarren edizioari hasiera emateko, urriaren 14an, Anje Duhalde gonbidatuko dugu. Azaroaren 18an, berriz, Izaro Andres izanen da gurekin.
Aurrekoetan bezala eguerdiko 12:00etan, Karrikiriko egoitzan elkartuko gara eta ordu betez, gonbidatuek euren sormen lanaz, historiaz, esperientziaz eta inspirazio iturriez hitz eginen dute.
Anje Duhalde euskal rockaren historian agertzen den izen horietako bat da. Mixel Ducaurekin batera Errobi taldea sortu zuen eta taldearen gitarjolea izan zen. Errobi desegin zenean, Akelarre taldearen unea iritsi zen eta bertan urteak eman zituen bakarlari gisa hasi arte. Bere ibilbea luzea da eta ibilbide horretan kolaborazioak egiteko aukerak ere izan zituen, adibidez, Xabier Amuriza bertsolariarekin Xabier Amurizarekin kantari diskoa.
Izarok 2016an bere lehenengo diska kaleratu zuen. Om izeneko diskarako berak sortu zituen hitzak eta musika eta crowdfunding kanpainaren bidez finanziatu zuen. 2017an Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian, Gatiburen Aske Maitte bideoklipan ere parte hartu zuen eta Durangoko Azokaran Hankapuntetan lana karrikaratu zuen. Horretaz gain, beste kolaborazio batzuk izan ditu ere, esate baterako, Mikel Urdangarinekin Errefuxiatuak kantan. Eta 2018an bigarren diska aurkeztu du, Easo.
Lehendabiziko edizioa apiriletik ekainera bitarte gauzatu zuen Karrikirik eta Gari, Anari eta Aguxtin Alkhatek eman zioten hasiera. Aurrekoan bezala lekuak mugatuak daude eta aurretik sarrera erostea gomendatzen da.
Sarrerak 6€