Euskalgintzak jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa eman du azken urte hauetan. Hirurogeiko hamarkadatik bide luzea egin du euskararen aldeko mugimenduak. Euskara batuaren sorrera, ikastolak eta D eredua, gau eskolak eta AEK pertsona helduak euskalduntzeko sortua, instituzioek legeak eta plangintzak onartu dituzte… eta horien guztien ondorioz, euskararen ezagutza handitu da.
Bide luzea eta emankorra izan da, baina euskara bidegurutze batera ailegatu da, ezagutza handitu da baina erabilera apala da eta hizkuntzak erabiltzen ez direnean, arriskuan jartzen dira.
Liburu honetan Kike Amonarrizek emandako hainbat hitzaldi bildu dira bidegurutzean aurrera egiteko.
Urtarrilaren 24aren inguruan hauxe idatzi du Berriak
Paparrean beren izena jartzen zuen itsasgarria eta eskuan karpeta
zuria. Gogotsu sartu ziren, atzo, Iruñeko Kondestablearen jauregira Hari izpia hartzen
jardunaldietako parte hartzaileak. Elkarrek, Karrikiri Iruñeko
euskaldunen topaguneak eta Nafarroako euskara teknikarien sareak
antolatu zituzten jardunaldiak, eta bistakoa zen sortutako ikusmina. 80
pertsonatik gora bertaratu ziren euskal kulturak Nafarroan dituen
erronkak aztertzera. Euskal kulturaren erronkak izan zituzten mintzagai,
baina baita transmisioari lotutako auziak ere.
Nafarroan euskal kulturak dituen erronkak aztertu dituzte ‘Haria izpia hartzen’ jardunaldietan. Landu beharreko hiru ardatz nabarmendu dituzte: gazteak, hedabideak eta hezkuntza. Kulturaren transmisioaz ere mintzatu dira, eta euskal kultura artikulatzeko beharra nabarmendu dute.
Josu Amezaga
EHUko irakasleak ekin zien jardunaldiei. Euskal kulturaren kontsumoaren
inguruko datuak izan zituen mintzagai Amezagak, eta errealitatearen
lehen argazkia ikusi ondotik ekin zioten eguneko jarduerarik
garrantzitsuenari; gogoeta gidatuari. Jon Abril Elhuyarreko kideak
dinamizatuta, hamabi taldetan banatu ziren parte hartzaileak, eta talde
txikitan hausnartu zuten euskal kulturaren erronken inguruan. Nafarroa
abiapuntu izanik ere, Euskal Herri osora zabaldu zitezkeen gogoetak egin
zituzten bertaratutakoek.
Gogoetaz harago, ordea,
proposamenerako jauzia ere egin zuten parte hartzaileek. Hasieran,
norberak hausnartzeko tartea hartu zuten, eta, ondotik, taldeetan
eztabaidatu zituzten proposamen horiek. Hori horrela, euskal kulturaren
ikusgarritasuna, prestigioa, kontsumoa eta transmisioa areagotzeko
neurri zehatzak proposatu zituzten taldeka. Bertzeren artean:
itzulpengintzari baliabideak ematea, eragileen arteko koordinazioa
indartzea, gazteei bideratutako kultur eskaintza sortzea eta euskarazko
telebistaren funtzioa aldatzea.
Neurriak anitz izanagatik eta
talde txiki bakoitzean proposamen ezberdinak landuagatik, ia talde denek
nabarmendutako hiru ardatz azpimarratu zituen Abrilek: «Hezkuntzan
eragiteko beharra, gazteak eta hedabideak». Hausnarketa bukatuta,
egindakoarekin pozik zen Abril: «Nabari da behar bat badagoela euskal
kultura artikulatzeko. Uste dut lehendabiziko hurbiltze moduan oso
interesgarria izan dela». Hemendik aitzinerako pausoei begira bertze
erronka bat azpimarratu zuen Abrilek: «Martxa hartzeko lidergoa nork
hartuko duen».
Hausnarketak Nafarroa zuten abiapuntu, baina,
Abrilek nabarmendu zuenez, «arazoa» Euskal Herri osoarena da. Kulturaren
alor bakoitzak eta eskualde bakoitzak egoera ezberdina izanagatik, leku
guztietan estrategia eta ildo nagusiak ezarri behar direla nabarmendu
zuen Abrilek. Kultura alorren artean dauden ezberdintasunak ere aipatu
zituen, eta bereziki ikus-entzunezkoetan jarri zuen arreta:
«Kontsumitzeko modua hainbertze aldatu den garaian, noraezean, zer egin
jakin gabe, gelditu garela uste dut»
Gidatutako gogoeta bukatuta,
bertzelako errealitate bat ezagutu zuten bertaratutakoek: Miren Artetxe
bertsolari eta EHUko irakasleak Gazteak, bertsolaritza eta hizkuntza identitatea
hitzaldia eman zuen, egiten ari den tesia ardatz hartuta. Bertan,
Baionako Bernat Etxepare Lizeoko bertso eskolan dabiltzan gazteen
hizkuntza baliabideak eta euskaraz bizitzeko ahalegina aztertu ditu.
Artetxek bertso eskolan sortzen den «konfiantza giroa» azpimarratu zuen:
«Bertso eskola haien espazioa da. Ispiluan identitate positibo bat
ikusten dute, gazte izateko modu positibo bat». Bertako partaide izateak
ematen dien nortasuna nabarmendu zuen, eta bertso eskolako giroak
berarekin dakarren pentsatzeko joera ere bai. «Bertso eskolan ongi
ikusia dago eztabaidatzea, gauzak zalantzan jartzea… Gogoetarako
espazio bat da, bertze espazio batzuetan egin ezin dutena».
Transmisioa
ere aipatu zuen Artetxek. Haren iritziz, bertso eskolak bide ematen
dielako eskolarekin eta etxearekin «hautsi» eta beraien balioak
adierazteko. Artetxeren hitzetan, haustura hori da transmisioa.
«Transmisioa beti goitik behera erakusten dugu, baina transmisio hori
horizontalki ere gertatzen da».
Bertze eremuetan ere bai
Iparraldeko
bertso eskoletako «konfiantza giro» hori gainontzeko eremu
geografikoetan ere gerta daitekeela nabarmendu zuen, batez ere eremu ez
hain euskaldunetan. Eta bertso eskolaz harago, bertze sormen guneetan
ere jarri zuen begirada. Artetxeren ustez, gazteak sortzeko elkartzen
diren eremu guztietan baldintzak ematen dira horrelako fenomenoak gerta
daitezen.
Kulturaren transmisioan Euskal Herriko hiru
esperientzia partekatuz bukatu ziren jardunaldiak. Lehenengo hazia jarri
ondotik, ikusteko dago nor arduratuko den hemendik aitzinera landare
berriak landatu eta daudenak ureztatzeaz.
Abiapuntua, hasiera izan nahi duen, Nafarroan euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta jardunaldia.
Denen artean osatuko dugun diagnostikotik aurrera begirako lan ildoak zehaztu nahi ditugu, etorkizuneko lankidetza artikulatzeko, euskarazko kultur ekoizpenak ikusgarri egiteko, transmisioa bermatzeko, kontsumo–joeren norabidea aldatzeko, kulturak duen funtzio linguistikoa aldarrikatzeko eta, funtsean, elkarren osagarri izenen diren hizkuntz politika eta kultur politika eraginkorrak abiatzeko.
Egitaraua:
9:15-10:15
Hitzaldia: Euskal kulturaren kontsumoa
Josu Amezaga (EHU)
Aurkezlea: Tere Iribarren (Nafarroako Euskara teknikarien Sarea)
Josu Amezagak euskarazko kulturaren kontsumoa ulertzeko garrantzitsuak diren datuak eta analisiak eskainiko dizkigu. Izan ere, errealitatea ulertzea da lehendabiziko urratsa bera aldatu ahal izateko.
Euskal Herrian, hizkuntza eta kulturi dagokionez, une kritiko batean gaudela dio Amezagak. Izan ere, ezagutzan lorpen handiak egin arren, erabileran hutsuneak daudela pentsatzen du. Horiek horrela, euskaldun batzuk gero eta gehiago kontsumitzen dute euskaraz; baina euskaraz kontsumitzen duten euskaldunen kopurua ez da maila berean igo. Euskal komunitatea trinkotu egin da, baina ez zabaldu. Beraz, komunitatea handitu behar dela dio Amezagak. Eta, alde horretatik komunitateko erdigune trinko horri begira bakarrik sortzen dugu kultura; baina badago bestelako publiko bat trinkotasun horretatik at. Hor dago publiko berriak eskuratzeko gakoa, bere esanetan. Amezagaren iritziz kultur plan sendoa behar da, oraindik euskaraz gutxi edo batere sozializatu gabe daudenak —eta egongo direnak— euskarazko kontsumora erakartzeko.
10:15-12:00
Gogoeta gidatua: Euskal kulturaren erronkak Nafarroan: transmisioa, sormena, eskaintza…
Gidaria: Jon Abril (Elhuyar aholkularitza)
Elhuyar Aholkularitzak gogoeta gidatu bat bideratuko du bertaratutako kideekin. Ariketaren bidez euskal kultur sormenak eta produkzioak euskararen normalizazioan, eta alderantziz, euskararen normalizaziotik euskal kulturaren sormenean eragiteko zer eta nola egin behar den hausnartuko dugu. Herritarrengana modu eragikorrean eragiteko moduez jardungo gara, transmisioaz, eskaintzaz,
ikusgarritasuna eta prestigioa irabazteko estrategiez, eta hori guztia artikulatzeko moduez, elkarrekin nola lan egingo dugun zehazteko. Asmoa da ariketa honen bidez aurrera begirako lan-lerro batzuk zehaztea.
12:30-13:00
Hitzaldia: Gazteak, bertsoa, transmisioa eta nortasuna
Miren Artetxe (EHU)
Aurkezlea: Irati Majuelo (Bertsolaria)
Azken urteotan euskararen erabileraren auzia ezagutzarekiko kezkatik erabilerarekiko kezkara pasatu da. Eta bereziki haur eta gazteengan jarria dugu begirada: euskaraz badakite, baina, ez dute erabiltzen. Eta pausatu ohi den galdera honakoa da: zergatik ez dute hitz egiten gazteek euskaraz? Kontua da, beharbada emaitza interesgarriagoak aurki daitezkeela galdera beste zentzuan pausatuz, hots: zergatik hitz egiten dute gazteek euskaraz? Zein da euskarak gazteei egiten dien ekarpena? Nora irits daitezke euskararen bidez? Norengana? Nor izan daitezke euskaraz?
Bertso-eskoletan, bertsotan aritzeko biltzen dira gazteak, besteak beste. Baina, jarduera honen aitzakian, eta elkarrekiko identifikazioaren bidez, gazteek haien gazte- eta hizkuntza-identitateak ere garatzen dituzte bertan. Ipar Euskal Herrian eginiko ikerketa etnografiko baten harira, euskararen erabileraren, gazte identitatearen eta bertsolaritzaren artean dagoen elkarreragina azaltzen saiatuko da Miren Artetxe.
13:00-14:00
Solasaldia: Euskal Herriko esperientziak
Aitor Elexpuru (Berako Kultur Batzordea)
Xabier Gantzarain (Azpeitiko Kultur Mahaia)
Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria)
Gidaria: Eneritz Rekarte (Elhuyar aholkularitza)
Berako Kultur Batzordea
Kultura Batzordearen helburuetako bat da herri-
mugimendu guztia batzea. Bertan daude ordezkaturik herriko kultura-talde guztiak, ikastetxeak eta euskaltegia. Politikoei dagokienez, udaleko talde politiko bakoitzetik ordezkari bana joaten da, eta horietako bat da batzordeburua. Erakundeetatik nahi hainbertze pertsona joan daiteke batzordera. Gainerako herritarrek ere parte har dezakete.
Berako Kultu Batzordean herritarren parte-hartzea da ardatz nagusia. Beraz, plangintza diseinatzekoan herriko taldeen zein artisten sormenak du lehentasuna kontsumo-kulturaren gainetik, hau da, herritarrak aktiboak izatea bilatzen da, zuzenean parte-har dezaten, ikusle edo entzule soilak izatetik harago, eta eskaintza hori ikuskariekin orekatzen da.
Azpeitiko Kultur Mahaia
2006an sortu zen Azpeitiko Kultur Mahaia. Herriko kultur talde guztiek, udal talde guztiek, udal eta Kultur Mahaiko kultur teknikariek, norbanako batzuek eta mahaiaren beraren Kulturaz Kooperatibako elkarteko langileek osatzen dute. Kultur Mahaiak Kulturzale kultur elkartea sortu zuen 2009ko martxoan, tresna juridikoa izateko diru laguntza publikoak eskatzeko, kontratazioetarako eta abar. Operatiboagoa izateko, Kultur Mahaiak Talde Eragilea du eta babes soziala ere izateko, bazkideak ditu, Kulturzale elkarte juridikokoak. Kultur Mahaiak kudeatzen ditu Azpeitiko bi kultur eraikin handienak: Sanagustin kulturgunea eta Soreasu antzokia, Kulturaz Kooperatiba elkartearen bidez.
Kultur Mahaiak kudeatzen duen beste gune bat Dinamo sormen gunea da. Soreasu eraikinean kokatu da, eremuka antolatuta: arte eszenikoak, hitza, irudia eta soinua. Dinamoaren xedea da sormena sustatzea eta babestea, sortzaileen komunitatea indartuz, formazioa eta lanerako tokia eskainiz, diziplinen arteko nahasketa eta elkarlana sustatuz eta transmisioa bultzatuz.
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, eskualdeko euskararen komunitatea ahaldundu eta boteretzeko ekosistema oso bat osatzeko langintzan ari dira. Horiek horrela, norbanakoen zein kolektibitateen bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko diren alternatibak sortu eta indartzera bideratu da proiektua. Ekonomiaren, hezkuntzaren, elikaduraren, kulturaren, identitate komunitarioaren, feminismoaren eta, nola ez, komunikazioaren esparruan euskaldunei euskaraz eta balio eraldatzaileen arabera bizitzeko aukera eskainiko dieten proiektuak egituratzeko apustua egin du.
Gogoeta horren oinarrian dagoena da, euskarari, kultur eta identitatearen esparrutik harago, eraldaketa balio bat emateko premia; hizkuntzak bizitza eta jendarte eredu berri bat ekarri behar duela gure artera. Zentzu horretan bazterrekoak diren borroka esparru periferikoak erdigunera ekarri nahi dira horiek indartuz, eta hizkuntza bihurtu horiek guztiak lotzeko eta kohesionatzeko haria.
Antolatzaileak: Nafarroako Euskara Teknikarien Sarea, Elkar fundazioa, Karrikiri.
Polizia eleberria Ladron Aranaren ohiko osagaiak ditugu eleberri honetan, gertaera aldrebesak, maitasuna, traizioa … eta ukraniar narkotrafikatzaile bat, naziak, juduak, neska andaluziarra, foru polizia, eta batez ere misterioa.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.