2019-2020an Karrikirin aurkeztutako liburuak: Nerea Balda, Eduardo Galeano, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Nanni Balestrini, Alfontso Gartziandia, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel…

Hauek izan dira kurtso honetan, 2019-2020 kurtsoan, gurean, Karrikirin (Xabier karrika 4n) aurkeztu diren liburuak



Atzerrian (Nerea Balda)

Atzerrian (Nerea Balda)

Nerea Balda ez da ezaguna Euskal Herriko literaturako plazan, agian baten batek ezagutuko du Iruñeko Egile Berriendako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituelako narrazio eta poesia ataletan. Orain bere lehen liburuarekin hurbildu zaigu, eta bere lehen testuek iradokitzen zutena berriro aurkituko dugu, prosa ongi landua eta oso poetikoa, argia eta aberatsa. Argudioak ezin du sinpleago izan, neska bat atzerrian bizi da, gustuko lana dauka baina herriminez jota dago. Bizitzaren ilusioez, distantziaren gazi-gozoez eta adiskidetasunaz hitz egiten zaigu.

Batzuetan irakurleok hartzen dugu liburu bat, inolako erreferentziarik gabe ez liburuaz eta ez idazleaz, eta sorpresa polit bat hartzen dugu.

Hemen eskuragai.