Kezko bola batek itoak birikak (Miel A. Elustondo)

Kezko bola batek itoak birikak (Miel A. Elustondo)

Guatemala eta Nafarroako Baztanen gertatzen da historia beltz hau. Hango bortizkeria basatia, hemengo biolentzia isila, ikusezina.

Ustelkeria politikoa eta ekonomikoa. CAN afera eta Lekarozko Aroztegia, botere eta diruaren gose daudenak. Ñana sikario, Helena morroi erabilgarri, On Jaime oro boteretsu.

Osagai hauekin nobela borobila osatu du Miel A. Elustondok. Hasieratik harrapatuta sentituko zara eta ia liburuaren bukaerara ailegatu arte ezin izanen duzu korapiloa askatu.

Eleberri honek irabazi du Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta Ilbeltza elkarteak urtero ematen duten beka-saria.

Hemen eskuragai.

Emariak (Ilazki Gainza eta Nerea Uriak)

Emariak (Ilazki Gainza eta Nerea Uriak)

Diote “esaten ez dena ez dela existitzen”; emakumeei dagokienez holaxe izaten ari da mendetan zehar. Giza garapenerako asko eta handiak dira emakumek egindako ekarpenak, baina nork ezagutzen ditu haien izenak?

Liburu honen helburua da horietariko emakume batzuk berreskuratzea eta haien berri ematea. Emakume horiek kirolariak, zientzialariak, irakasleak, politikariak, medikuak, pedagogoak…dira, baina batez ere etxean lan egin duten emakumeak izan dira eta dira gaur egun.

Eskertzekoa da hau bezalako dibulgazio liburua egitea, garaia baita emakumeak historian zehar behar eta merezi duten lekura ekartzeko.

Hemen eskuragai.

Live Intxaurrondo k.e. 13 x 2018 (Willis Drummond)

Live Intxaurrondo k.e. 13 x 2018 (Willis Drummond)

Baionakoek, haien ibilbide oparoan kaleratutako bost lanen errepasoa biltzen duen DVD eta CDa kaleratu berri dute, “Willis Drummond Live Intxaurrondo K.E. 2018” izena jarri diote Donostiako auzoan emandako kontzertuari.

Euskal Herriko musikaren panoraman den talderik errekonozituenetakoa eta erreferentzia bihurtutakoa da. Hirukoaren esanetan, publikoa eta taldearen arteko maitasuna isladatu nahi izan dute lan honen bitartez.

Pack formatuan aurkeztu dute, kaxa bakarrean eta diseinu eder batek apainduta ageri da.

2005 urtean hasitako lana aspaldian ari da bere fruitua ematen, ehundaka kontzertu eta bira eman dituzte europa osoan barna.

Berde koiztetxeak babestu du taldearen azken proiektua.

Hemen eskuragai.

Beste belaze batzuen gozoan (Eskean Kristo)

“Beste belaze batzuen gozoan” ibili dira azken boladan Eskean kristo taldekoak. Disko luzea osatu dute, disko luzeak egitea modan ez dagoen garaian.

Abestiak ere luzeak dira, eta jatorrian are luzeagoak egin omen zituzten taldekideen esanetan. Ekoizleen gomendioei kasurik egin gabe aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Hamar kantu osatzeak aukerak ugaritzea errazten du, eta aberastasun eta aniztasun aldetik jolasteko tarte handia izan dute. Lehen aldiz sartu dituzte pop eta psikodelia doinuak, bossa nova tankera hartzen duen abesti bat ere bada bilduma berrian: “Gogó” kantua, xamurtasun handiz abestu du Francisek, Doctor Deseo taldeko abeslariak.

Rockero puristak izateari utzi eta koloreen paleta zabaltzea erabaki dute Eskean Kristo taldekoek, eta azken lan honek tinko eutsi dio norabide berriari.

Rockaren esentziari uko egin gabe beste belazeetan goxo sumatu ditugu bizkaitarrak.