ALBISTE GUZTIAK
ERAKUSKETA BERRIA ETA LIBURUAREN AURKEZPENA
karrikiri_elkartea_eta_denda eta @pamielaetxea erakusketa bat antolatu dute Joseba Sarrionaldiaren "Munduari bira eman zion ontzia" liburuaren irudiekin, gaurko egunetik, martxoaren 5era ikusi ahalko dena. Gainera gaur, 19:00tan hitzaldi bat egonen da Joseba...
Atzo PALESTINA komikiaren aurkezpena izan genuen Iruñeko Hizkuntza Eskolan
✨. Solasaldi ederra izan genuen Julen Gabiria (Itzultzailea) eta Jaume Gelabert (Aurkezlea) -rekin Esker berezienak @eoipiheo eta @astiberri_ediciones -ri Eta eskerrik asko bertaratu zineten guztioi.💫
Gaur IES Navarro Villoslada -ko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Erakutsi diegu dendan dugun eskaintza eta baita ere elkartean egiten ditugun ekimen, ekitaldi...ezberdinak. Eskerrik asko, plazera izan da.🥰
Atzo “Bizkarsoro” filmaren emanaldia izan genuen Iruñeko Kondestable Jauregian
Emanaldi bikaina atzokoa Iruñeko Kondestablearen jauregian! Jende andana hurbildu zen #Bizkarsoro filma ikustera Zaldiko Maldiko eta Arturo Campionekin batean antolatutako saiora. Josu Martinez zuzendariarekin eta Baigorriko lagunekin solasean aritzeko parada...
📚Aurten ere Ilbeltza Beltza -n egon gara gure denda mugikorrarekin.
Liburu aurkezpenetan, aurkeztutako liburuak eta bestelako nobela beltzak eskuragarri izangenituen egun hauetan. Mila esker gerturatu zineten guztioi.
Atzo Karrikiri dendan aurtengo (H)ilbeltzaren egitaraua aurkeztu zuten
Atzo Karrikiri dendan aurtengo (H)ilbeltzaren egitaraua aurkeztu zuten (H)ilbeltza ekimeneko Elurre iriarte eta Aitziber Zapiain kideek. Aurkezpenean parte hartu zuten ere Beñat Iturriotz Bira Produkzioak taldeko kideak. SARRERA: 2024.ean hamargarren urtea ospatuko...