2024/12/20 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Haur eta gazte literatura, Liburu aurkezpenak
Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatu ziren : testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan.
Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortu zuten eszenatokian, eta publikoak testuaren, kantuaren eta musika bizitzearen arteko harmoniaz gozatzeko aukera izan zuen.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!
2024/12/17 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Liburu aurkezpenak
Iruñeko Kondestable Jauregian, goizeko 11:00etan izan zen
Santi Leoneren gidaritzapean, idazleek beren liburuak eta horietan landutako gaiak sakon aztertu zituzten.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei! 🌟
2024/12/12 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Liburu aurkezpenak
Harri-jasotze tradizioa, historia eta literatura uztartzen dituen figura handi baten lana gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. 😊
Esker berezienak Fermin Erbitiri eta bertaratu zineten guztioi🌠


2024/12/11 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Liburu aurkezpenak
Bi autorek gai sakonak eta gaurkotasun handiko eztabaidak plazaratu zituzten, bertaratzen zirenentzat hausnarketa interesgarriak eskainiz.
Esker mila gerturatu zineten guztioi!🤗


2024/11/21 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Liburu aurkezpenak
Hitzak geziak bilakatuta. Hasteko, Errok bere azken lana aurkeztu zigun, Pello Lizarralde lagunduta. “Itzulpena-Traducción” lana. Euskaraz eta gaztelaniaz sortutako poemak, itzulita, baina bakoitza bada lan oso bat bere baitan.
Aurkezpenean poesiaren itzulpenaz eta hitzen arteko jolasei buruz aritu zen, hizkuntzen aldaeraz. Finean, gaztelania eta euskara ulertzeko gai garenok, pribilegiatuak gara, bi bertsioei zentzua eta helburua harrapatzeko gai izango garelako.
Ondoren, Pettiren kontzertu akustikoa. Bere ahotsa, hitzak eta gitarra. Pettik ez du besterik behar. Beste pribilegio bat bizitzeko aukera izan genuen.
Mila esker bi sortzaileei eta baita ere Iruñaldiako lagunei!

Argazkiak: Loraldia
2024/11/21 | Berriak, Elkartea, euskaldenda, Maiatzaldia
🌟Solasaldi ederra izan genuen @ekain.albite eta @mikel_ibarguren zuzendariekin eta Ritxi Lizartza ekoizlearekin.
Esker mila gerturatu zineten guztioi!🤗
