Nabaritzen da udazkena hemen dela, ezta? Udazkenarekin, hainbat data gorde behar!
Liburu aurkezpenekin hasiko gara datorren astean:
9an, Xamar izango dugu bere Etxera Bidean liburua aurkezten.
“Euskara ederrez eta herrikoaz idatzitako liburua. Etxera daraman bidea, Garraldatik euskara mundura eramaten duen testigantza dugu. Paisaiak eta etxeek euskara isurtzen dute, mundu zaharra berria bilakatuz.
Eta berriro… etxean gaude.”
Iñaki Justes
12an, ostiralarekin, Jean Mixel Bedaxagarrek aurkeztuko du Aitzina pika…
“Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra hainbat galderaren erantzuna topatzen eta argibideak ematen saiatu da liburuan. Besteak beste, nor izan zen kantiniersa agertu aurretik maskaradetan ikusi zen azken maka beltza? Nor ote zen Maule-Lextarreko Galerienalde zubiaren alde batetik bestera, frisat dobleak egiten zituen zamaltzain izugarri hura? Zenbat dantzari zuberotar eraman zituen betiko 1914-1918ko gerrak? Sü Azia elkarteak argitaratutako liburua, hainbat ikerketaren emaitza da, Zuberoako 180 dantzari eta musikariren kontuak, argazkiak… jaso dira.”
Dantza.eus
Hementxe egonen gara eta, segurtasun osoz, tarte polit eta atsegina izango da. Gerturatu!
Azken hitzaldi musikatura iritsi gara. Hurrengo ekainaren 10ean, eguerdiko 12:00etan, Aguxtin Alkhaten lanaz gozatzeko aukera izanen dugu.
Musikari baxenafarrak bere lanaz hitz eginen du udaberriko Hitzen Hotsakeko azken saioan. Aurrekoetan bezala sarrerak 6€ eta puntualitatea eskatuko da!
Igandean, Hitzen Hotsaken, Anari izanen da. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Karrikiri euskal dendan, formatu txikiko hitzaldi musikatuaz gozatzeko aukera paregabea duzu.
Apirilean emanen zaio hasiera Hitzen Hotsak formatu txikiko hitzaldi musikatuei
Hitzen Hotsak. Formatu txikiko hitzaldi musikatuak egitaraua hiru saioren bidez osatu dugu.
Hitzen Hotsak proiektuaren xedea hauxe da:
Hitza eta musika uztartzen dituen hiru saioren bitartez, artistari bere lanaz hitz egiteko aukera eman nahi diogu. Saio bakoitzak ordu beteko iraupena izanen du gehienez eta, egileak, besteak beste, hitz eginen digu bere musika osatzeko prozesu horretaz edo zeintzuk diren bere musika osatzeko ideien iturriak.
Apirilaren 8an, eguerdiko 12:00etan, emanen diogu hasiera hitzaldi formatu honi. Gurekin Gari(Hertzainakeko abeslari ohia) egonen da eta lau galderen bidez, bere lanaz hitz eginen du.
Bigarren saioan Anari izanen dugu eta ildo beretik jarrituz, abeslari azkoitiarrak bere musikari ibilbideaz eta sortzeko prozesuaz hitz eginen digu. Eta Hitzen Hotsaken lehendabiziko edizioarekin bukatzeko, Aguxtin Alkhatekin egonen gara. Eredu berari jarraikiz, Iparraldeko musikariarekin itxiko dugu programa.
Hiru saio, hilean behin eta igandearekin eginen ditugu hitzaldi berezi hauek. Eskura ezazu zure sarrera 6euroan.
Aste Santuko oporrak eta gero, Karrikirin prestatu dugun programazioa musikarekin hasiko da. Ziur gustokoa izanen duzula!
Apirilaren 4an, arratsaldeko 19:30ean, Thierry Biscaryk (Kalakan taldeko partaide ohia) Manez eta Kobreak taldearen lehendabiziko lana aurkeztuko du gure egoitzan.
Thierry Biskariren izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Lurrarekin eta komunitatearekin duen harremana aipatzen dute kantuek.
Diskoan parte hartzen dutenen artean hauexek daude:
Gustatzen bideoklipa? ba, bihar arratsaldeko 19.00etan, zuzenean izanen dituzu. Beraien esperientzia kontatuko digute, taldearen sorrera eta helburua, abestiak osatzeko prozesua eta jakin nahi duzun guztia jakiteko aukera paregabea eskainiko digute.
Eta galdera guztiak bota eta gero, sorpresatxoa Xabier karrikan. Pasa zaitez!!!
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.