Tempo de Exilio

Tempo de Exilio

Hilabete lehenengo asteburuko agenda betea dator: Apirilaren 5ean, ostiralarekin, ‘Tempo de exilio’ liburua aurkeztuko dugu Karrikirin, Xabier karrika 4an. Poema liburu honetan, Joseba Sarrionandiaren poemak biltzen dira, euskaraz eta galegoz, Isaac Xubínek itzuli dituenak. Euskaratik galegora egindako itzulpenak, gazteleratik pasa gabe, alegia.…

IBON RG Karrikirin

IBON RG Karrikirin

Bihar, martxoak 22, Ibon RG izango dugu Karrikirin bere LP bikoitza aurkezten.

Arratsaldeko 20:00tan izango da, sarrera musu-truk.

“Herri kantaren erroetara jo du; esperimentazioaren esperientzia makulu, piezak entzulearen memorian irauteko nahia akuilu. Norabide, kolore, ertz eta instrumentu askotako musikaria da, baina ahotsean oinarrituriko disko gordin eta biluzia kaleratu berri du: Hil zara

Argia aldizkariatik hartua

Elkarrizketa osoa

 …

HITZEN HOTSAK III. ZIKLOA

HITZEN HOTSAK III. ZIKLOA

Hitzen hotsak aurrera doa, oraingo honetan III. edizioa aurkezten dizuegu.

Ines Osinaga izango da hasiera emango dion lehenengo sortzailea.

Igande honetan, otsailak 10, goizeko 12etan, formatu txikiko hitzaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Sarrerak Karrikirin salgai 6€tan.

 …

Azaroaren 18an, IZARO

Izaro Andres Zelaieta 1993ko gabonzahar egunean jaio zen Mallabian. Urte betez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren, Komunikazioko Gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da.

2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an “om” izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen.…