Euskalerria irratikoordezkarien esanetan, aurten bere 16. edizioa beteko duen sari honen xedea “euskararen onerako lanak, merezimenduak eskertzeko saria da; hizkuntzaren ospea hobetuz, euskararen erabilera suspertuz edo euskararen ikasketa erraztuz dabilenari gorazarre publiko egiteko. Iruñerriko egungo euskaldunok biltzeko eta elkarganatzeko proposamena ere bada”.
Mintzakide egitasmoa Iruñerrian 2004an sortutako mintza praktika ekimena da, euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten pertsonak harremanetan jartzen dituen programa. Egun Iruñerrian eta Tafalla aldean bideratzen den egitasmo honetan hainbat eragilek parte hartzen dute; Topagunea koordinatzaile lanetan eta beste elkarte batzuk lagutnzaile gisa; Euskaldunon Biltoki, Karrikaluze, AEK, IKA, Zubiarte, Iruñezar euskaltegia…eta baita Karrikiri elkartea ere.
Atzoko bilkuran Nafarroako euskalgintzako hainbat jende bildu zen egitasmo horien berri bertatik bertara jasotzeko eta Berria taldeko kideek aipatu zutenez, hemendik aitzina ostiraleko Berria tokiko gehigarri bat eramanen du, herrialde bakoitzeko informazioa bilduko duena.
Gipuzkoako Hitza-k eta Bizkaikoak hamasei orri izango dituzte, eta Arabakoak, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak, berriz, zortzi. Gehigarri horiek guztiek informazio soziala landuko dute batez ere; informazio pausatua emanez eta eguneroko adierazpenen kazetaritzatik eta zurrunbilotik ihes eginez.
Nafarkarian egiten zen moduan, eguneroko egunkarian lekurik izanen ez duten erreportaje, elkarrizketa eta gainerakoak jorratuko dituzte eta Iritzi saila ere izanen dute, astekari bakoitzak herrialdeko zutabegileak izango dituelarik. Horretaz gain, agenda zabala eta horri lotutako ekitaldien inguruko informazioa, erreportajeak eta elkarrizketak landuko dituzte.
Bihar argitaratuko den Nafarroako gehigarri berriak1991ean Egunkariarekin banatzen hasi eta 2002an bere azkeneko aleak atera zituen Nafarkariaren lekukoa hartuko du. Karrika aldizkariaren 61. alean, 2002ko irailan, Asier Azpilikueta, garai hartako Nafarkariaren arduradunari egin genion elkarrizketa, Nafarkariak bere azkeneko alea atera zuenean.
Guztira 2.800 euroko diru zuzkidura izanen duen deialdi honetan izena emanez gero, %50eko laguntza jaso ahal izanen da gehienez, hau da 492 euro, eta, esan bezala, eskaera egiteko mugaeguna hilaren 12a izanen da.
Argibide gehiago Iruñeko Udalaren web orrian, 948 420 960 zenbakian edota Iruñeko Udaleko Kultura Alorrera joanda jaso ahal izanen duzue (Descalzos karrika, 72-2).
Agur Intxorta maite-rekin 36ko gerrako doinuak berreskuratu bazituen, lan berri honetan Gerra Karlista garaiko (1872-1876) bertsoak gogora ekarri eta kantu bihurtu ditu Tapiak, liberal eta karlisten kantuak tartekatuz.
Antonio Zabalak bildutako kantutegi karlistatik 22 bertso hartu ditu Tapiak lan honetarako eta banda-txaranga doinuaz baliatu da, haizezko musika-tresnen laguntzaz: tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta, noski, bonboa. Bertsoetan, berriz, bi bandoek elkarri egiten zizkioten burlak ageri dira eta, modu honetan, historiaren zati hori berriro gogoratu ekarri nahi izan du musikari lasartearrak.
Diska eskuragai dago jada gure dendan eta Joseba Tapiaren web orrian sartuz gero, kantaren bat aditzeko aukera izanen duzue. On egin!!!
Nafarroako euskal egileen lanen erauslehioa izateaz gain, Euskal Herriko beste idazle eta musikarien lanak ezagutzera emateko asmoz sorturiko ekimen honen bidez, elkartearen zerbitzuendako sosa biltzea espero du Iruñeko elkarteak.
Horrela bada, Paz de Ziganda ikastolak antolatutako ibilbidearen baitan gure denda aurkitzeko parada izanen duzue eta bertan erosketa eginez gero, elkarteak bideratzen dituen ekimenei bultzadatxoa ematen lagunduko diguzue.
Dena prest dago jada heldu den igandean Nafarroako ikastolen festa handirako, beraz begirada emaiozue Nafarroa Oinezen web orriari eta kasu eman egitarau oparoari, baita bertara iristeko aholku eta bestelako konturi. Gogoratu, gainera, Paz de Zigandak bilduko dituen sosa guztien %20a Lodosako ikastolari emanen diola, beraz astindu zuen poltsikoak.
Horrela bada, Iruñeko Gazteluko plaza ondoan, Xabier jaitsierako 4. zenbakian dagoen saltokia beste edozein lan egun moduan irekita izanen da ohiko ordutegian: goizeko 10etatik 13:30eara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.