Nafarroako euskal egileen lanen erauslehioa izateaz gain, Euskal Herriko beste idazle eta musikarien lanak ezagutzera emateko asmoz sorturiko ekimen honen bidez, elkartearen zerbitzuendako sosa biltzea espero du Iruñeko elkarteak.

Horrela bada, Paz de Ziganda ikastolak antolatutako ibilbidearen baitan gure denda aurkitzeko parada izanen duzue eta bertan erosketa eginez gero, elkarteak bideratzen dituen ekimenei bultzadatxoa ematen lagunduko diguzue.

Dena prest dago jada heldu den igandean Nafarroako ikastolen festa handirako, beraz begirada emaiozue Nafarroa Oinezen web orriari eta kasu eman egitarau oparoari, baita bertara iristeko aholku eta bestelako konturi. Gogoratu, gainera, Paz de Zigandak bilduko dituen sosa guztien %20a Lodosako ikastolari emanen diola, beraz astindu zuen poltsikoak.

Eta, jakina, ongi pasa!!!