2012/01/9 | Berriak
Horrela bada, hitzordua urtarrilaren 18an izanen da, betiko moduan, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Xabier karrika 4), eta oraingoan IVAPen Administrazioa Euskaraz aldizkarian Joxe Azurmendiri eginiko elkarrizketa baten inguruan arituko gara solasean.
Behean aurkituko duzun PDFan elkarrizketa irakurtzeko parada izanen duzu eta interesa baduzu, gogoratu urtarrilaren 18an Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!!
Hitzordua: urtarrilaren 18an 19:00etan Karrikiri dendan (Xabier jaitsiera 4)
2011/12/30 | Berriak
Azaleko orrian aurten martxan jarritako ekimen berezi baten berri ematen dizuegu, Olentzeroren igoera eta, argazkian ikusiko duzuen moduan, hamaika lagun izan ziren horren lekuko. Esan bezala, lehenengo urtea izan da aurtengo, baina datorren urterako jada hitzordua lotu nahiko genuke zuekin, beraz heldu den urteko abendurarte.
Horrekin batera, heldu den urtarrilaren 18an izanen dugun Karrisolasa ekimenaren beste saio baten aipamena ere egiten dugu, Elkar aldizkarian argitaratutako Miel A. Elustondori eginiko elkarrizketa bat hizpide izanen dugularik. Hitzordua Karrikiri dendan izanen da, betiko moduan, 19:00etan. Gure webgunean jada elkarrizketa eskuratu ahal izanen duzue.
Agendaren baitan, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak: antzerkia, Iruñea Kantuz (urtarrilaren 7an), dantza tailerrak, haurrentzako zinea, euskara ikastaroak, kontzertuak, e.a.
Elkarrizketen atalean, Gotzon Barandiaran Ahotsenea egitasmoaren koordinatzailearekin izandako solasaldi interesgarria Durangoko azoka egindako lanaren balantzeaz eta euskal sormenaren inguruan.
Artikulu ekarpenetan, berriz, Patxi Telletxea, Axular aldizkariko koordinatzailearen idazki hagitz interesgarria euren argitalpenaren 15. urteurrenaren karietara, Nafarroan euskarak pairatzen duen egoeraz.
Eta gure gomendieon atalean Elearen 5. alea eta Harkaitz Canoren Twist eleberria eta musika tartean Mikel Urdangarienen zuzeneko azken lana eta Erramun Martikorenaren “Gure lurretik” diskoa.
Eta laster inauteri sasoian sartuko garenez, gure dendan jada prestaketa lanetan hasi gara euskal mozorroak bertan erosteko aukeraz izan dezazuen. Eta ahaztu gabe, jakina, urtarrileko beherapenak ere.
Hori guztia bada, 2012ko gure lehenengo Karrikan. On egin deizuela!!!
2011/12/5 | Berriak
Bada azaroko zozketan beste bi bazkide izan ditugu saridun: Dabid Garnatxo (60 euroko balearen irabazlea) eta Gotzon Karkar (produktu sorta jasoko duena).
Zorionak biei eta, badakizue, hurbildu gure saltokira eta bazkide izanez gero, abisua eman gure dendariei hileroko zozketan parte hartzeko.
Eta gogoratu erosketa horietako etekinak elkarteak bideratzen dituen ekimenetara bideratuko ditugu. Beraz esker mila aunitz eta zorte on!!!
2011/11/28 | Berriak
Iruñerrian euren zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduak bildu dira bertan eta euskaldunok, erosketak egitean, harrera gure hizkuntzan non eginen diguten jakin dezagun egina da. Liburuxkan Iruñeko auzoak eta Iruñerriko zenbait herri ageri dira, hala nola Aitzoain, Berriozar, Atarrabia, Uharte, Burlata, Mutiloa, Zizur Nagusia, Antsoain eta Artika Berri. Eta harrera euskaraz egiten duten establezimenduetan “Euskaraz nonahi, hemen ere bai” logotipoa ikusgai izanen da bertan euskaraz eskatzen ahal dela ohartarazteko.
Guztira 220 establezimendu baino gehiago biltzen dituen liburuxka honetan mertzeriak, okindegiak, harategiak, arrandegiak, tabernak, bideo-klubak, liburu dendak, ile-apaindegiak, tailerrak, lore dendak eta beste hainbat establezimendu ageri dira. Eta, urtero eguneratzeaz gain, jendeari deia egiten zaio establezimendu euskaldunik ezagutuz gero jakinaraz dezan elkarte horiekin harremanetan jarriz.
Karrikirik, Karrikaluzek eta Elhuyarrek bultzatutako ekimen honek Nafarroako Gobernuaren, Udalbideren, Eusko Jaurlaritzaren eta Iruñea, Atarrabia, Burlata, Uharte, Aranguren, Berriozar, Orkoien, Antsoain, Zizur Nagusia, Gares eta Berriobeitiko udalen babesa jaso du.
Liburuxka eskuratu nahi izanez gero, hurbildu Karrikiriko gure egoitzara (Iruñeko Xabier karrikara) edota pasa zerrendan ageri diren establezimenduetako edozeinetik.
Ikusteko, sakatu hemen.
2011/11/24 | Berriak
Aitzol Mendiolak Xabier karrikako gure dendan gastatzeko 60 euroko saria jaso du eta Inma Errea Iruñeko idazleari, berriz, gure dendako produktu sorta bat egokitu zaio.
Zorionak biei eta, badakizue, hurbildu gure saltokira eta bazkide izanez gero, abisua eman gure dendariei hileroko zozketan parte hartzeko.
Esker mila aunitz gure elkarteari sostengua emateagatik eta zorte on!!!
2011/11/21 | Berriak
Horrekin batera, azaroan egindako Karrisolasaren berri eta Karrikarekin batera, zuen etxeetan jasoko dituzuen establezimendu euskaldunen liburuxka berria eta Eguberri parterako prestatu dugun katalogotxoa dendan salgai izanen ditugun proposamen interesgarrienekin.
Agendaren tartean Gartxot filmaren estreinaldia, antzerki emanaldiak, kontzertuak, Iruñea Kantuz ekimena, Durango azoka, mendi irtenaldiak, irakurketa saioak, mus txapelketa, lehiaketak eta abar luze bat.
Esan bezala, elkarrizketaren atalan, Iruñean berriki bisitan izan genuen Rubén Álvaro iruindarra, Sidneyko euskal etxeko presidentearekin izandako solasa eta ekarpenen atalean Olentzerok berak bidalitako oharra.
Gure elkartearen gomendioen artean, berriz, Edurne Elizondo kazetariaren “Ez dugu nahi”, intsumisioari buruzko liburua eta Iñaki Irasizabalen “Igelak benetan hiltzen dira” lana. Musikari dagokionez, Mikel Markez eta Ruper Ordorika musikari ezagunen azken lanak: “Hiri hartan izan zen” eta “Hodeien azpian”.
Eta horietaz gain, bi proposamen berezi jantzi alorrean; Paisos Catalansetik datozkigun “La ciutat invisible” markako kamisetak eta Brasilgo herri txiki batetik ekarritako lepokoak.
On egin deizuela!!!