Iruñerrian euren zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduak bildu dira bertan eta euskaldunok, erosketak egitean, harrera gure hizkuntzan non eginen diguten jakin dezagun egina da. Liburuxkan Iruñeko auzoak eta Iruñerriko zenbait herri ageri dira, hala nola Aitzoain, Berriozar, Atarrabia, Uharte, Burlata, Mutiloa, Zizur Nagusia, Antsoain eta Artika Berri. Eta harrera euskaraz egiten duten establezimenduetan “Euskaraz nonahi, hemen ere bai” logotipoa ikusgai izanen da bertan euskaraz eskatzen ahal dela ohartarazteko.

Guztira 220 establezimendu baino gehiago biltzen dituen liburuxka honetan mertzeriak, okindegiak, harategiak, arrandegiak, tabernak, bideo-klubak, liburu dendak, ile-apaindegiak, tailerrak, lore dendak eta beste hainbat establezimendu ageri dira. Eta, urtero eguneratzeaz gain, jendeari deia egiten zaio establezimendu euskaldunik ezagutuz gero jakinaraz dezan elkarte horiekin harremanetan jarriz.

Karrikirik, Karrikaluzek eta Elhuyarrek bultzatutako ekimen honek Nafarroako Gobernuaren, Udalbideren, Eusko Jaurlaritzaren eta Iruñea, Atarrabia, Burlata, Uharte, Aranguren, Berriozar, Orkoien, Antsoain, Zizur Nagusia, Gares eta Berriobeitiko udalen babesa jaso du.

Liburuxka eskuratu nahi izanez gero, hurbildu Karrikiriko gure egoitzara (Iruñeko Xabier karrikara) edota pasa zerrendan ageri diren establezimenduetako edozeinetik.

Ikusteko, sakatu hemen.