Heldu dena euskal agendan, hemen

Heldu dena euskal agendan, hemen

Euskal agendari kasu eginez, eta aurreko postean aipatu genuen bezala, Karrikadantza saioa larunbatean arratsaldeko 18.30ean izanen  dugu. Ea eguraldia gure alde dagoen honako honetan ere!!

topaberri66_karAgenda jarraikiz, heldu den asterako iazko udazkenean aurkeztutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentuaren inguruan mahai ingurua izanen dugu. Partaideak Iñaki Martinez de Luna (Hizlaria) eta Aitor Etxarte (elkarrizketatzailea) izanen dira. Katakrakeko aretoan, arratsaldeko 19.00etarako antolatua dago.

“Berrikasi eta berrikusi” dokumentua Kike Amonarriz, Julen Arexolaleiba, Xabier Erize, Mikel Irizar, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasuaren artean eraiki zuten.

Euskararen errepasoa eta errepaso-irakurketa horretatik etorkizuna ondorioztatzea da helburua. Ziur gaude zuen interesekoa izanen dela!

Baina, agenda ez da honekin bukatzen: Bertsoaroa, ipuin kontalariak, Berriozarren antolatutako TELP tailerrak, e.a dena gure euskal agendan.

 

ZUREKIN BAT GEHIAGO!

ZUREKIN BAT GEHIAGO!

Gaur abiatzen dugu Karrikirin lagun-bazkide kanpaina berria:

zurekin

 

          Zure parte-hartzea, guztion parte-hartzea garrantzitsua izango da.

Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu:

  • elkarrekin euskaraz bizitzen jarritzeko
  • Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko
  • Iruñeako euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzen eta erabilerako aukerak eman nahiz karrikan nahiz etxean edo lagunartean euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

Bazkidetza kanpaina berri honetan ere zurekin bat gehiago! 

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Zurekin hitz egin nahi dut eta askoz gehiago gure euskal agendan

Mintzakide_logoa handia

 

Slogan honekin aurkeztu zen orain dela gutxi aurtengo Mintzakide programa.

Programa honen bidez, astean ordubetez euskaraz hitz egin eta hizkuntzan jariotasuna hartzea da helburua. Praktika behar duenari laguntza eta erraztasunak ematen dira. Dagoeneko izena emateko epea irekia dago eta 25an bukatzen da.

 

Zure esku dago euskara praktikatzea!! Izena emateko orriak Karrikirin eskura ditzakezu edo hemen sakatuz.

Eta aste honetarako badira hainbat gauza gure euskal agendan. Alde batetik, tailerrak, herri kirolak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak. Bestetik, KARRIKADANTZA! Bai, hirugarren larunbata hemen da eta beti bezala, Karrikadantza dator Iruñeko San Nikolas plaza girotzera.

Hitzordua, arratsaldeko 18.00etan

 

 

 

 

Udazken koloretan…

“Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.”

Udazkena gainean dugu eta urtaro polit honi ongi etorria emateko gure arropa berria aurkeztuko dizuegu.

Nesken atalean, etxe berri bat dugu, LA HORMIGA MAIA. Iruñean gure dendan soilik saltzen ditu bere diseinuak!! Gonak, soineko motzak eta kamisetak, txalekoak… Gaur bertan salmenta puntua Karrikirin jarri du La Hormiga Maiako Selvak. Ongi etorri!!

Mutilen atalean, Onddo ta punto eta Kot udazken-neguko kolekzioa gure dendan jarri dute. Koloreak nagusi (urdina, berdea, morea, gorria…) 2015eko udazkena berezia egin dugu. Eta ohi den bezala, beste hainbat etxe, kamiseta eta jertse mota gure dendan (Ttilika, Non nahi, Puntutan…)

 

 

“Joxemiel Bidador” pastoralerako sarrerak agortu dira!

“Joxemiel Bidador” pastoralerako sarrerak agortu dira!

watsapeatzeko_content_content

 

 

 

 

Heldu den larunbatean taularatuko den “Joxemiel Bidador” pastoralerako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Pastorala, arratsaldeko 17.00etan taularatuko da Burgoen plazan. Gainera, eguerdiko 12.00etan, Iruñeko alde zaharretik desfilea eginen da.

Ez da deus falta!! Heldu da Bidador!!