Zugzwang, bere seigarren diskoa aurkeztu du Willis Drummond talde Baionarrak. Lanari izena eman dion alemanezko hitz horrek, xake jokoan ematen den egoera bat adierazten du, zeinean jokalari batek ezinbestean fitxa mugitu behar duen, nahiz eta jakin edozein mugimenduk bere kaltea ekarriko duela. Modu honetan ikusten du taldeak gaur egun bizi dugun larrialdi sozial eta ekologikoa.
Urtea hastearekin batera hasiko dira zuzenekoak eskaintzen, bira hasi eta berehala Japonia eta Australiako publikoa izanen dute zain, ordurako Bilboko Kafe Antzokia eta Biarritz izanen dituzte jomuga.
Energia darion lana da taldearen azken lana, rock indartsua eta sasoian topatuko dugun taldea dugu Willis Drummond.
Hemen eskuragarri.